MEMORIA REAL SOCIEDAD FUNDAZIOA EUS 2025

GENUINE Adina, generoa, ezaugarri fisikoak... gure bizitzako esperientziak baldintzatzen dituzten aldagaiak dira. Kolektibo batean edo bestean sailkatzeraino eragiten diguten nortasun ezaugarri bihurtzeraino. Eta, kide garen kolektiboaren arabera, gure bizitzen ibilbidea baldintzatu egiten da. Batzuetan aukeratzen dugulako, eta, beste batzuetan, aukera faltagatik. Genuine taldearekin bilatzen duguna, hain zuzen ere, adimen urritasuna duten pertsonei aukerak eskaintzea da, kasu honetan: futbolean jokatzeko, futbolari sentitzeko, gaitasun fisikoak garatzeko, sozializatzeko, emozioak kudeatzen ikasteko... Azken batean, garapen pertsonalerako espazio seguru bat izatea da kontua. Denboraldi honetan, taldea osatzen duten kide guztiek pertsona gisa hazteko azken urteetan egindako ahalegina saritu da, LaLiga Genuinen Fair Playren puntuazio gorena lortu baitu, eta horrek norabide horretan lanean jarraitzeko indarrez eta motibazioz betetzen gaitu. 08

RkJQdWJsaXNoZXIy MTEwNTc5