MEMORIA REAL SOCIEDAD FUNDAZIOA EUS 2025
09 10 JOKOOK Joko OK Real Sociedad Fundazioaren sentsibilizazio programa bat da, kirolean jazarpena eta abusua prebenitzeko. Beraz, Joko OK programa, izaten diren gertakarietan jarduteaz gain, familiak, kirolariak, entrenatzaileak eta kirolariaren kirol ekosistema osatzen duten pertsona guztiak trebatzean datza. Urteen poderioz, ezagutza hori “metodo” bihurtu da, eta beste klub batzuen esku jarri da, haiekin protokoloak partekatzeko, egunerokoan sor daitezkeen gorabehera edo kontuetarako aholkularitza emateko, formazioak eskaintzeko... Inplikatutako kolektiboentzat eta, bereziki, adingabeentzat kirol ingurune segurua sortzea da helburua. KORNER Kornerrek kulturaren eta futbolaren arteko topagune izan nahi du, itxuraz oso urrun diruditen bi mundu diruditen arren. Kornerren, ordea, horien konexioan arakatzen dugu. Solasaldi, proiekzio, erakusketa eta proposamen eszenikoek programa zabal bat osatzen dute, kulturaren eta futbolaren arteko loturak hainbat angelutatik jorratzeko, betiere publiko zabalari begira. Konbinazio horrek aste zirraragarri bati ematen dio forma, erregistro berrietan arakatzeko eta, batez ere, horizonte berrietara irekitzeko zabalik dauden pertsonen bilgune bihurtuta.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy MTEwNTc5