MEMORIA REAL SOCIEDAD FUNDAZIOA EUS 2025

05 Haurtzaroaren ezaugarri nagusietakoa amets egiteko gaitasuna da. Izarrekin amets egiten da, beste planeta batzuetako izakiekin amets egiten da, parke tematiko zoragarriekin amets egiten da... eta Realarekin ere amets egiten da. Programa honetan, amets horri atea irekitzen diogu. Urtero, Gipuzkoako milaka haurrek Anoeta estadioa bisitatzen dute beren ikastetxeen bidez. Ametsa egia bihurtzen da: tituluak ospatu diren aldageletan bertan dardara egiten dute, zelaira jauzi egiteko zorian zaudenean aldageletako tunelean sentitzen den tentsioa sentitzen dute, aulkian esertzen dira, estadioko txokorik bitxienak deskubritzen dituzte eta, nola ez, Txurdin ezagutzen dute! Barre egiten dute, galdetzen dute, ukitzen dute, entzuten dute... Ikasten dute. Aquariumera edo Chillida Lekura bisitak eginez osatzen dute eguna, eta kirolean arituz. Guztia jakin-mina, jolasa eta errespetua nahasten dituen begirada batetik. Amets Bat ez da bakarrik txango bat. Ateak irekitzeko modu bat da: kirolari, kulturari, historiari. Eta, batez ere, ilusioari. AMETS BAT

RkJQdWJsaXNoZXIy MTEwNTc5