MEMORIA REAL SOCIEDAD FUNDAZIOA EUS 2025

01 PRESIDENTEAREN AGURRA 40 programa inguru, 25.000 parte hartzaile baino gehiago, 350 erakunde inguru inplikatuta... hori da Real Sociedad Fundazioaren 2024-2025 denboraldiko jarduerak utzi digun balantzea. Hori ezinezkoa litzateke erakunde eta enpresa laguntzaileen sarerik gabe. Erakunde laguntzaileen sare hori gure jardueraren balio garrantzitsuenetako bat da . Enpresa eta erakunde sozialen sare bat, eta horiekin batera lankidetza estuan dihardugu, Gipuzkoan inpaktua lortzeko. Arretagunea pertsonengan jartzen duen inpaktua, pertsonen ongizatea eta bizitza hobetzeko . Ildo horretan, gizarte erakundeen lana nabarmendu nahi nuke. Beren inplikazioak bultzatzen gaitu; beren ezagutza zabalak gidatzen gaitu; eta beren prestasunak hurbiltasuna ematen digu. Gure iritziz, zorrotz aritzeko eta gure jardueraren bidez benetako inpaktua sortzeko konbinazio perfektua da . Bestalde, enpresa laguntzaileak ditugu bidelagun, egin beharreko bidean bultzatzen gaituen eta gizarte ekintzaren garrantzia ulertzen duen bidelaguna. Gizartearen garapenaren eta ekarpenaren alde egiten duten enpresen konpromisoak aukera ematen digu jarduera programa zabal bat osatzeko, gipuzkoar gizartearen mesedetan. Bide horrek ekimen ugari zeharkatzen ditu, askotariko kolektiboetara iristen direnak, hala nola adinekoak, haurrak, desgaitasuna duten pertsonak...; landa edo hiri

RkJQdWJsaXNoZXIy MTEwNTc5