MEMORIA REAL SOCIEDAD FUNDAZIOA EUS 2025
13 WALKING FOOTBALL Imajinatzen duzu futbolean aritzea, oinez? Imajinatzen duzu emakume eta gizonekin talde bakar bat izatea? Imajinatzen duzu 70 urte izatea eta Realean jokatzea? Hori guztia gertatzen da. Real Sociedad Fundazioaren Walking Football taldea 55 urtetik gorako emakume eta gizonentzat pentsatutako jarduera bat da, eta golek ez dute axola. Benetan garrantzitsua dena osasuna da, adiskidetasuna, barreak, aktibo mantentzeko motibazioa... Gaur egun bi entrenamendu talde ditugu (bat Zubietan eta beste bat Arrasaten), eta osasun mailan eta parametro asistentzialetan lortzen ari garen emaitza onek eta parte hartzaile kopuru gero eta handiagoak lanean jarraitzera bultzatzen gaituzte, jarduera honetan erabiltzaileek entrenamendu bakoitzean erakusten duten ilusio berarekin.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy MTEwNTc5