MEMORIA REAL SOCIEDAD FUNDAZIOA EUS 2024

Elkarbizitzan Hazi eta Hezi 05 Proiektu honen bidez, bizikidetzan oinarritutako ikaskuntza sistema bat sortzen ari gara. Gure ikasleen ikaskuntza eta garapena esparru sozial, familiar, akademiko eta emozionaletik haratago eramatea funtsezkoa da. Egunero garatzen ditugu etorkizunean izango ditugun ohiturak eta portaerak. Horregatik, gure ikasleen egunerokoan eragina izango duten ikaskuntza- esperientzia esanguratsuak sortu ditugu. Programa honen helburu nagusienak hauek lirateke: Haurrei elkarbizitzarako tresnak ematea, euren garapenean eta hazkundean erabil ditzaten; programan parte hartzen duten ikasle guztien talentu pertsonala antzeman eta lantzea, haien gaitasunak gaitasun eraldatzaile bihurtuz; ikasleak ahalduntzeko gaitasun eta trebetasun horiek babestu, bultzatu eta garatzea; pertsona jomuga izatea du xede. Gaitasunak ikuspegi holistikotik lantzea, ikaslea bere adimenen batura baino askoz gehiago baita. Ikastetxeak oinarri hartuta, kirolaz haratago joaten diren esparruak jorratzen ditugu bertan. Hain zuzen ere, gure gaztetxoen gizarteratze prozesuan beharrezkoak diren trebetasun sozialak lantzen ditugu Elkarbizitzan Hazi eta Hezi programan, zortzi konpetentziatan jarriaz fokoa: autonomia, gaitasun kritikoa, arazoen ebazpena, enpatia, talde lana, plangintza eta antolaketa, ekintzailetza eta hiritartasuna. Ingurumenaren kontserbazioarekin dugun konpromisoak estadioan sortzen ditugun hondakinei etekina atera nahi izatera eraman gaitu, bigarren bizitza bat emanez. Ditugun ekimenen artean tapoiak birziklatzeko programa dago, eta altzariak sortzen ditugu Reale Arenako tabernetan jasotzen ditugun plastikozko tapoietatik abiatuta. Altzari horiek hainbat erakunde sozialetara bideratzen ditugu, haien beharrei erantzuteko eta erabiltzaileen egunerokoa pixka bat hobetzeko. Hala, 2023-2024 denboraldian, altzariak sortu dira ASPACE Gipuzkoarentzat. Tapoien birziklapena 04

RkJQdWJsaXNoZXIy MTEwNTc5