MEMORIA REAL SOCIEDAD FUNDAZIOA EUS 2024
Korner 03 Korner kulturaren eta futbolaren jaialdiaren bidez, kulturaren mundua eta futbol mundua lotzen dituzten konexioak aztertzen ditugu, askotan mundu urrun eta kontrajarri gisa ulertzen baitira. Kultura eta futbol jaialdi bati esker, hainbat diziplinatan nabarmendutako pertsonen eskutik eta hainbat formatutan osatutako programazio baten bidez (solasaldiak, liburu aurkezpenak, elkarrizketak, proiekzioak, erakusketak, etab.), gai horiek landu daitezke, hainbat motatako publikoarentzat. Jaialdiaren helburua futbolak beste esparru batzuekin dituen harremanak lantzea da, letrei, zinemari eta beste diziplina artistiko batzuei arreta berezia eskainiz, baina soziologiatik, ekonomiatik edo pentsamendutik futbolaren inguruan dauden eztabaidak baztertu gabe.
RkJQdWJsaXNoZXIy MTEwNTc5