MEMORIA REAL SOCIEDAD FUNDAZIOA EUS 2024

Hamahiru urteko ibilbidea da Real Sociedad Fundazioak egin duena. Partekatua den bidea da gurea, bidelagun izan ditugun elkarteen eskutik egina eta baita enpresa, kirol-talde, … eta, batez ere, pertsonekin. Hauekin elkarbanatu baititugu ideiak, ilusioa eta, bereziki, gure programen onuradun diren kolektiboen irribarreak. Kolaboratzaile sare heterogeneo eta anitza, programei konpromisoa, aberastasuna, seriotasuna eta eraginkortasuna eman diena. Ibilbide honetan bidelagun izan ditugun elkarteei dagokienez, eskerrak eman nahi dizkiet lan egiterako orduan erakusten duten neurririk gabeko inplikazioagatik eta baita jartzen duten sentimenduagatik ere, eragile traktore bihurtuz gure lurraldeak aurrera egin dezan gizarte hobeago eta orekatuago baten alde. Beren jardunetan erakusten duten sentsibilitatea eta kontua, gaiari buruz erakusten duten ezagutzarekin batera, inspirazio eta gidari zaizkigu euren inguruan aritzen garen gainerako kideei. Enpresa laguntzaileen babesa ere nabarmendu nahi dut. Garapenarekiko duten konpromisoak gizarte jasangarriago baten alde pausoak ematen jarraitzea ahalbideratzen baitigu, bai ingurumenari dagokionez eta baita alor sozialari dagokionez ere, aurrera atera beharreko programak ezartzerako garaian funtsezko kolaboratzaile bihurtzen direlarik. Presidentearen Agurra 01

RkJQdWJsaXNoZXIy MTEwNTc5