MEMORIA REAL SOCIEDAD FUNDAZIOA EUS 2024
13 Campusak eta Udalekuak Gabonetan, Aste Santuan eta udan antolatzen ditugun jarduera hauek zorioneko eztanda dira. Haurrak ilusioz beteta eta Realarekin bizitzeko gogoz iristen dira gure campus eta udalekuetara. Eta, gure artean astebete igaro ondoren, motxila lagun berriz beteta dutela itzultzen dira etxera. Jakina, kirolaren bidez gaitasun fisikoak lantzea dugu helburu, baina baita Realean garrantzitsuak diren balioak barneratzea ere, hala nola talde lana, enpatia, elkartasuna, errespetua eta tolerantzia. Gazteen pozak eta esker onak animatzen gaitu programarekin urtetik urtera indar handiagoz aurrera jarraitzera.
RkJQdWJsaXNoZXIy MTEwNTc5