MEMORIA REAL SOCIEDAD FUNDAZIOA EUS 2024

Desgaitasun intelektuala duten pertsonen aukera berdintasunaren alde lan egiteko, Genuine taldea jartzen dugu haien esku. Bertan, kirola egiteko eta futbolari sentitzeko aukera eskaintzeaz gain, garapen eta hazkunde pertsonalerako testuinguru egokia sortzen saiatzen gara, eta, alderdi fisikoaz gain, elkarbizitzarako balio dezaketen gaitasunak ere bultzatzen dira. Horrek guztiak, era berean, eragin zuzena du sozializazio mailan, eta hori bereziki garrantzitsua da. Genuine 10 Joko OK 11 Jokalarien zein erakundeari lotutako pertsona guztien errespetua, osotasuna, segurtasuna eta eskubideak funtsezko balioak dira instituzio honetan, eta neurriak hartu behar ditugu horiek bermatzeko eta une oro defendatzeko. Kontuan hartuta kirolariek esparru guztietan kirol ingurune seguru eta osasungarri batez gozatzeko eskubidea dutela, Realak sentsibilizazio, prebentzio eta jarduera programa bat garatu du segurtasun falta ekar dezakeen puntu baten aurka: sexu jazarpena eta abusua. Programaren bitartez, sentsibilizazio eta prestakuntza lan bat egin nahi dugu, heziketa bultzatzeko, bai gure esparruan bai gizartean, heziketa funtsezkoa delako jokabide desegokiak prebenitzeko.

RkJQdWJsaXNoZXIy MTEwNTc5