MEMORIA REAL SOCIEDAD FUNDAZIOA EUS 2024
Gipuzkoako futbol taldeetako staff teknikoetan emakumearen presentzia indartu nahi dugu. Neskek futbolean jokatzeaz gain entrenatzaile ere izan daitezkeela ikustea nahi dugu. Horretarako, ezinbestekoa da entrenatzaileak prestatzea eta tituludunak izatea. Gipuzkoako Futbol Federazioarekin lankidetzan, emakumeak erdigunean jartzen dituen programa bat dugu abian. UEFA B titulua lortzeko emakumeentzako bakarrik den ikastaro bat jasotzen duen programa bat sortu dugu. Aldi berean, programak ibilbide osagarri bat aurreikusten du, parte hartzaileek funtzio teknikoari lotutako hainbat gairi buruzko informazioa jaso dezaten genero ikuspegi batetik. Emakume entrenatzaileak 08
RkJQdWJsaXNoZXIy MTEwNTc5