MEMORIA REAL SOCIEDAD FUNDAZIOA 2023 EUS

Lurralde baten motor, pizgarri eta akuilu berau osatzen duten erakunde eta pertsonak dira. Hauen garrantziaz jabetuta, Real Sociedad Fundazioak beren ondoan egoteko konpromisoa sentitzen du. Honela, eragile hauek antolatzen dituzten jai, ospakizun edota ekitaldiak atontzeko, gure puzgarriak jartzen ditugu euren eskura. Txikitxoei zuzenduak dauden puzgarriak, hain garrantzitsuak diren algara, irri eta txaloak jasotzen ditugularik ordainetan. G I P U Z K O A J O L A S E A N G E N U I N E ATZEGIrekin elkarlanean daramagun ekimen honen bitartez, bertan parte hartzen duten kideei euren hazkuntza pertsonalerako espazioa eskaintzen diegu. Gaitasun berriak barneratu eta garatzeko espazioa. Bai gaitasun tekniko eta fisikoak, baina baita gizartean erabilgarri zaizkien bestelako gaitasunak ere: autonomia, komunikazioa,… Dena den, ekarpen guztien artean bat nabarmendu beharra dago: poza. Realean jokatzeak eragiten dien poza. Batetik beren buruetan duten konfiantza indartzeko balio izan dielako eta, bestetik, futbolari sentitzeak, Zubietan entrenatzeak eta, bereziki, Reala ordezkatzeak sekulako ilusioa sortzen dielako. Beraz, pertsona hauek jarduera honetan adierazten duten indarrak eta urtetik urtera pertsona hobeak izaten jarraitzeko erakusten duten grinak harrotasunez betetzen gaitu eta indar berezia ematen digu programa honetan aurrera egiten jarraitzeko. 08 07

RkJQdWJsaXNoZXIy MTEwNTc5