MEMORIA REAL SOCIEDAD FUNDAZIOA 2023 EUS

06 Futbolak bere inguruan jende ugari eta jarduera anitz batzeko gaitasuna du, eragile ezberdinen arteko bidegurutze izate honek, askotariko adierazpen eta ekimenen sorgune oparo bihurtzen duelarik. Erakunde eta jende multzo zabal honen bueltan sortzen den mugimendua aldakorra, malgua, zehaztu gabea… izanik, badu txoko berezi bat metrikatan eta errimatan zurruna den bertsolaritzarentzat ere: Bertso Derbia. Bertan, 6 bertsolari aurkitzen ditugu aurrez aurre: hiru Reala ordezkatzen eta beste horrenbeste Athleticen alde. Bi talde hauen artean sortzen den lehia osasuntsu, jator, kritiko zein dibertigarriak futbolaren aurpegi bat gehiago bistaratzen du. Futbolaren beste adierazpen bat. B E R T S O D E R B I A

RkJQdWJsaXNoZXIy MTEwNTc5