MEMORIA REAL SOCIEDAD FUNDAZIOA 2023 EUS

Ez da erraza garatzea eta haztea identifikatuta edo eroso sentitzen ez zaren ingurune batean. Horregatik, talde bat zuzentzeko interesa izan dezaketen emakumeak erdigunean jartzen dituen ekosistema eraiki dugu. Eurentzat baldintza erosoak sortzen saiatzen den ekosistema. Horrela, zehazki emakumeentzako diseinatutako prestakuntza sortu dugu UEFA-B mailan, Gipuzkoako Futbol Federazioarekin lankidetzan, eta formazio honetan lantzen diren gaietan ibilbide luzea duten pertsonak jartzen ditugu formatzaile lanetan, futbolarekin konektatuta dauden emakumeekin topaketak antolatzen ditugu, hitzaldiak antolatzen ditugu futbolaren munduan ibilbide luzea duten emakumeek beren esperientziak eta ezagutzak partekatzeko, gure know-how-a haien eskura jartzen dugu... Entrenatzaile izateko gaitutako pertsona bakoitzak egiten du programa honek merezi izatea. E M A K U M E E N T R E N A T Z A I L E A K 05 Kasu honetan fokoa gure gaztetxoetan jartzen dugu. Hain zuzen ere eurak dira gure gizartearen ondare baliotsuenetako bat. Programa honen bitartez, eta ikastetxeekin elkarlanean, trebetasun sozialak lantzen ditugu. Hain zuzen ere beraien gizarteratze prozesuan erabilgarri izango zaizkien zortzi konpetentzia jorratzen dira zehazki: autonomia, gaitasun kritikoa, arazoen ebazpena, enpatia, plangintza eta antolaketa... Horretarako, Txurdinen inguruan gertatzen diren istorio eta egoera ezberdinez baliatzen gara eta hausnarketa sustatzen dugu haurren artean. Lanketa hau guztia kirolak trebetasun sozialak lantzeko eskaintzen duen aukera paregabearekin borobiltzen dugu. Etorkizunak merezi duelako eta pertsonetan sinesten dugulako, bidea egiten jarraituko dugu. E L K A R B I Z I T Z A N H A Z I E T A H E Z I 04

RkJQdWJsaXNoZXIy MTEwNTc5