MEMORIA REAL SOCIEDAD FUNDAZIOA 2023 EUS
01 Jokin Aperribay Real Sociedad Fundazioko lehendakaria. Hamabi urteko ibilbideak bermatzen du Real Sociedad Fundazioaren jarduera. 2011n sortu zenetik, saiatu gara pertsonen bizitza hobetzeko programak eta jarduerak aurrera eramaten, betiere gure ardatz estrategikoetan oinarrituta: ingurumena, berdintasuna eta inklusioa, hezkuntza, kultura eta jarduera fisikoa, ongizatearen iturri gisa. Horrenbestez, sortzen duten inpaktuagatik eta jarduera eremuagatik bereziki garrantzitsuak diren proiektuak sendotzen joan gara, eta, aldi berean, gure lurraldeari balioa emateko bide berriak aztertzen saiatzen diren proiektu berriak gehitzen ari gara. Hori guztia, lankidetzaren ikuspegitik. Gipuzkoak elkarte eta erakunde sare aberats bat du, bai kopuruan, bai ezaugarrietan, eta horiek funtsezko aliatu bihurtzen dira proiektuak garatzeko orduan. Elkarte eta erakunde horiek gai bakoitzari buruz duten ezagutza eta sentsibilitatea, osatzen dituzten pertsonek transmititzen duten emozioa, daukaten inplikazio maila eta egiten duten trakzio lan handia direla eta, indar berezia ematen diete proiektuei, eta, azkenean, inguruko ekosistema osoa, Gipuzkoako ekosistema, blaitzen dute. Bereziki eskertzen dugu haiek ondoan izatea. Era berean, enpresa laguntzaileen babesa nabarmendu nahi nuke. Gizartearen eta jarduerak abiarazteko duten konpromisoa neurtezina da, beren proiektuen bidez egiten duten lana indartzen duen giltzarria. Azkenik, hitzartutako klubak azpimarratu nahi ditut, horien bidez kirolaren inguruko proposamen bat artikulatzen baita, haur eta gazteei beren trebetasun fisiko eta sozialak garatzeko eta, aldi berean, kirolaren berezko balioak barneratzeko gune bat izateko aukera ematen diena. Pertsonak, erakundeak, enpresak, klubak eta familiak konektatzen dituen sare horrek ematen dio zentzua gure jarduerari, eta proiektuen dimentsioa eta irismena zabaltzen ditu eta lanean jarraitzeko beharrezkoa den konfiantza ematen digu, ondo baitakigu sare horren potentzialak etorkizun hobea ekarriko duela. P R E S I D E N T E A R E N A G U R R A
RkJQdWJsaXNoZXIy MTEwNTc5