MEMORIA REAL SOCIEDAD FUNDAZIOA 2023 EUS

Reala gertutik bizitzea haur batentzat amets bat izan ohi da. Amets hori errealitate bihurtzen da Amets Bat programari esker. Haurrek, euren ikastetxeak medio, Reale Arenara etortzeko aukera dute programa honen bitartez eta honela, bertako instalazioak bisitatzeko, Realaren historia eta balioak lehenengo pertsonan ezagutzeko eta baita Txurdinen konpainiaz gozatzeko ere. Gainera, esperientzia hau, Reale Arena inguruko kirol-instalaziotan egiten diren jarduerekin osatzen da, beste behin, kirolak duen garrantzia agerian utziaz. Kirol ekintzaz gain, Aquarium edo Chillida Lekura ere eramaten ditugu haurrak, gure ondarea ezagutzeak berebiziko garrantzia duela ulertzen baitugu. A M E T S B A T 14 Mendez mende, itsasoari begira bizitako gizartea gara. Arrantza ontziak, saregileak, lonjak, arrantzaleak, turruna, portuak, sareak… Testuinguru honetan zaildu da gure izaera. Hau honela izanik, horrenbeste eman digun itsasoa zaintzeko konpromisoa ezinbestekoa dela ulertuta, programa honetan murgildu ginen. Honela, itsasoratzeko balio ez duten sare zaharrei bizi berri bat ematen diegu hondartzan jokatzen diren partidatako ateetako sareetan bihurtuaz. Aldi berean, bare-bare eta etenik gabe, belaunaldiz belaunaldi lanean aritu diren saregileen lanbidea balioan jarri eta bistaratzen ere saiatu gara, programa honetan egiten duten lana nabarmenduaz. S A R E A K 15

RkJQdWJsaXNoZXIy MTEwNTc5