REAL SOCIEDAD FUNDAZOA JARDUEREN MEMORIA 2021-2022

07 GIPUZKOA JOLASEAN - “Gipuzkoa Jolasean” proiektuarekin gure kulturaren muinean sartu nahi dugu: herriko jaietan eta gure klub eta elkarteen ospakizunetan. Kultura, aisia eta entretenimendua elkartzen diren gunean Real Sociedad Fundazioak rol protagonista bat jokatu behar duelako. Beraz, ekimen honen bitartez eta Gipuzkoako eragile ezberdinen eskutik, lurraldeko txoko ezberdinetara iristeko aukera dugu baina, oraingo honetan, fokoa gure gaztetxoetan jarriz. Horrela, gure puzgarriekin atontzen ditugu udalerri zein erakundeek antolatutako hainbat jarduera, txikienen irribarre eta algarak jasotzen ditugularik trukean. ELKARRI ON - Hitzartutako kluben eta ATZEGIren arteko zubi lana egiten dugu proiektu honetan. Horrela, euren arteko harremana eta esperientzia gurutzatuak bultzatzen dituen topaketa antolatzen dugu. Futbola oinarri hartuta, aniztasunetik sortzen diren egoera hunkigarri bezain aberatsak bizitzeko aukera dute partaideek, bizikidetzan aurrerapauso bat emateko baliagarriak. 08

RkJQdWJsaXNoZXIy MTEwNTc5