REAL SOCIEDAD FUNDAZOA JARDUEREN MEMORIA 2021-2022

WALKING FOOTBALL - Berrogeita hamabost urtetik gorako pertsonengan bizimodu aktiboa eta osasungarria sustatzea helburu duen ekimena da Walking Football-a. Baina, oinez jokatzen den eta kontaktua saihesten duen futbol modalitate honek, jarduera fisikoaz gain, pertsonen arteko harremana sustatzea ere badu helburu. Bi ardatz horiek hartuta oinarri, Arrasaten eta Zubietan astean behin entrenatzen dute gure entrenatzaileen gidaritzapean. Gainera, proiektu honetan baditugu ekindako bidea are eta aberatsagoa egiten duten hainbat bidelagun: Adinberri, Donostia Lagunkoia, Matia, Adinkide, Agujipens (Gipuzkoako jubilatu eta pentsiodunen elkartea) eta Arrasateko Udala besteak beste. 06

RkJQdWJsaXNoZXIy MTEwNTc5