REAL SOCIEDAD FUNDAZOA JARDUEREN MEMORIA 2021-2022
04 NEZESERRAK - Pandemia garaian harmailetan jartzeko erabili ziren oihalak birziklatu dira eta nezeser bihurtu. Nezeser horiek, aldi berean, pandemia garaian bizi izandakoagatik bereziki nabarmentzekoak izan diren kolektibo ezberdinetan banatzeko erabili dira, tartean osasun langileak eta haurrak. Zirkulua ixteko era polit bat izan da eta esker handiz jasotakoa kolektibo horien aldetik. SAREAK - Gure arrantzaleekin batera hainbat ekaitz, itsaski eta haizeteri aurre egin ostean, arrantzarako balio ezinda geratzen diren sareak edota itsas hondoan galduta aurkitzen direnak berreskuratu, saregileen esku zaildu bezain trebeetatik pasa eta futbol porterietako sare bihurtu ditugu bizi berri bat emateko, eta gure portuetan mendeetan zehar hain errotua egon den saregileen ogibideari zentzu berri bat emateko. 05
RkJQdWJsaXNoZXIy MTEwNTc5