REAL SOCIEDAD FUNDAZOA JARDUEREN MEMORIA 2021-2022
01 Oinarri horrekin, Real Sociedad Fundazioan zerumuga berriak lantzen eta esploratzen jarraituko dugu, balio ekarpen handiko proiektuei jarraipena emanez eta proiektuen eragin esparrua dibertsifikatzea ahalbidetuko diguten lan ildo berriak jorratuz, bai inplikatutako kolektiboei dagokienez, bai jarduera esparruei dagokienez. Premisa horrekin, zuekin batera bidea egiten jarraitzeak sortzen digun konfiantzaz eta ziurtasunaz begiratzen diogu etorkizunari. Presidentearen agurra - Jokin Aperribay Real Sociedad Fundazioko lehendakaria. 2021-2022 denboraldi honetan, ilusioz ekin diegu berriro Real Sociedad Fundazioaren proiektu eta jarduerei, COVID-19ak baldintzatutako bi denboraldiren ondoren. Hainbat motatako enpresa, instituzio eta gizarte erakundeekin partekatzen ditugu proiektuak, lau esparru estrategikotan laguntzeko asmoz: Hezkuntza; Gizarte eta ingurumen ekintza; Kirola eta jarduera fisikoa, ongizate iturri gisa; Euskara eta kultura. Ildo estrategiko horien barruan, guretzat pribilegioa da ekimenetan parte hartzen duten pertsona talde zabal eta heterogeneo bat inplikatuta aritzea, denek bat eginda, proiektuak berezi eta benetako bihurtzen direlako, eta, horregatik, are baliotsuagoak direlako. Kausaren alde pasioz diharduten pertsonak, emozioa kutsatzen dutenak, ekarpenak egiteko gogoz daudenak... eta bereziki harro sentiarazten gaituztenak. Hitzartutako kluben garrantzia ere azpimarratu nahi dut, eta egiten duten lanagatik eskerrak eman. Gipuzkoarrengana kirolaren bidez iristen den hezkuntza proposamenean funtsezko zutabe dira. Gainera, kirolaren esparruan egiten duten eskaintza bihurtzen da kirola egiteko bide nagusietako bat, berau ongizate iturri izanaz eta, ondorioz, baita ohitura osasungarriak barneratzea baliabide ere. Halaber, enpresa eta erakunde laguntzaileek egiten duten lana azpimarratu behar dut. Gizartearen garapenaren eta ekarpenaren alde egiten dute, eta horri esker jarduera programa zabal bati forma eman diezaiokegu, eta etorkizunari baikor begiratu.
RkJQdWJsaXNoZXIy MTEwNTc5