REAL SOCIEDAD FUNDAZOA JARDUEREN MEMORIA 2021-2022

KORRIKA - Euskara du Real Sociedad Fundazioak bere ardatz nagusietako bat. Beraz, Korrikaren olatuarekin bat egin eta bertan murgildu gara ekimenak aurrera eramanez gure kirolariekin, teknikariekin, jarraitzaileekin eta, nola ez, Txurdin kuttunarekin ere. ZABALDU BEGIAK ETA BETE AMETSAK - Kirola oso tresna indartsua da, batetik, ohitura osasungarriak izaten laguntzen digulako, eta, bestetik, harremanetarako espazioak irekitzeko aukera ematen digulako. Hala ere, kirolak ekintza positiboak sortzeko duen ahalmena hain handia izanik ere, nerabe askok kirola egiteari uzten diote, batez ere emakumeek. Horregatik, proiektu hau kirolari profesionalek zein anonimoek ematen dituzten sentsibilizazio hitzaldietan oinarritzen da, kirola bizitzeko duten modua eta kirolak hainbat arlotan ekarri dizkien onurak ezagutarazteko. 16 15

RkJQdWJsaXNoZXIy MTEwNTc5