REAL SOCIEDAD FUNDAZOA JARDUEREN MEMORIA 2021-2022

13 KORNER, KULTURA&FUTBOL FESTIBALA - Korner jaialdia itxuraz harremanik ez duten bi munduren arteko topagunea da. Baina uste hori errealitatetik urrun dago, asko baitira futbolaren eta kulturaren arteko harremanak. Jaialdiak lotura horiek hausnartzen ditu. Horrela, kirolarekin erlazionatuta dauden baina gehiegi ezagutzen ez diren ikuspuntu eta esperientziak gerturatzen dizkigu Kornerrek. Umorea, testigantzak, zinea… baliatzen ditu horretarako, eta hain beharrezkoa den gai ezberdinen inguruko hausnarketa eragiten digu.

RkJQdWJsaXNoZXIy MTEwNTc5