REAL SOCIEDAD FUNDAZOA JARDUEREN MEMORIA 2021-2022

10 REAL SOCIEDAD FUNDAZIOAREN EGUNA - Pandemiaren eraginez bi urtetan zehar ospatu ezinda egon ostean, berreskuratu dugu hain esanguratsua den eguna. Fundazioaren Eguna baita sustatu nahi ditugun balio eta jarduerak gorpuzten dituen ekintza gorena. Beraz, elkarrekin ondo pasa, kirola egin eta jolasteko aukera ugari batzen ditugu bertan: puzgarriak, kirol egokitua, kirol modalitate ezberdinetako jolasak, pailazoak, jana eta edana eskaintzen duten postuak, guneak mahai eta aulkiekin… 11 CAMPUSAK - Gabonetako, Aste Santuko eta Udarako campusek harrera ezin hobea dute gure gaztetxoen artean. Irrikaz etortzen dira Zubietara, bertan aurkitzen baitute aukera lagun berriak egin, esperientzia berriak bizi eta ondo pasatzeko. Horretarako, jolas hezitzaileak eta entrenamenduak konbinatzen dituen metodologia hartzen dugu oinarri, eta Zubietako instalazioak ere baliatzen ditugu euren bizipenak are gehiago osatzeko.

RkJQdWJsaXNoZXIy MTEwNTc5