2020-2021 JARDUEREN MEMORIA

06 Genuine Realeko kide izateak eta Zubietan futbolaz gozatu ahal izateak neska-mutil hauei sortzen dien motibazioa eta ilusioa, zalantzarik ez, pizgarria eta harro egoteko arrazoia dira klubarentzat, eta hori erantzukizun handia da guretzat, futbolari esker aldaketa eraldatzaileak sortzeko eta pertsonen bizitza hobetzeko gai garenez gero. Lehiaketarik egon ez eta murrizketak direla-eta entrenamenduek jarraitutasuna izatea zaila izan den urte honetan, gure jokalariek bereziki pairatu dute futbol falta hori. Hori dela eta, ATZEGIk eta Real Sociedad Fundazioak normaltasuna berreskuratzeko baliabide guztiak jarri dituzte.

RkJQdWJsaXNoZXIy MTEwNTc5