2020-2021 JARDUEREN MEMORIA
04 Emakume entrenatzaileen prestakuntza Fundazioa berdintasunaren arloan ari da lanean, hainbat esparrutan. Hausnarketa eta azterketa bana egin ondoren, ikusi zen Gipuzkoan oso emakume entrenatzaile gutxi zegoela titulazioarekin. Ikusten da entrenatzaileen estamentuan erreferenteak falta direla –nahiz eta emakumezkoen lehen taldearen burua emakumea izan–, eta beharrezkoa dela kontu horren inguruan esku hartzea. Hori dela eta, 2020an Real Sociedad Fundazioak proiektu bat jarri zuen abian Gipuzkoako futbolaren estamentu teknikoan emakumeen presentzia handitzeko. Helburua lortzeko, estrategia nagusi gisa, emakumeentzako UEFA B mailako ikastaro esklusibo bat sortzea erabaki zen. Urtean zehar urratsak egin dira, eta 21/22 denboraldian emakumeentzako lehen ikastaro espezifikoarekin hastea espero dugu, Gipuzkoako Futbol Federazioko Entrenatzaileen Elkargoarekin batera.
RkJQdWJsaXNoZXIy MTEwNTc5