-- REAL SOCIEDAD FUNDAZIOA -- MEMORIA 19-20
2019/2020 DENBORALDIA COVID-19ak markatu du, guztiz eraldatu baitu lehenago geneukan bizimodua eta harremanetarako modua. Real Sociedad Fundazioa ez dago Gipuzkoan zein gure lurraldetik kanpo eragiten dien eta eragiten ari zaien errealitatetik aparte. Horrelako uneetan berresten dugu gizartearekin dugun konpromisoa, eta gugandik espero dena betetzeko erantzukizunaren erronka barneratzen dugu. Real Sociedad Fundazioa da klubaren estrategia ikusarazteko bidea, Realaren altxorrik handienaren bizitza hobetzeko: pertsonak. Eta, hain zuzen ere, pertsonak dira gure klubaren oraingo eta etorkizuneko estrategia ardazten duen ardatza. Bada hitz bat behin eta berriz entzun didazuena: heziketa. Heziketa etorkizuna eraikitzeko nahi ditugun zutabeetako bat da. Heziketa gure gazteentzat, kirolaren bidez, Lanean jarraitzen dugu gehien behar duten pertsonei aukerak ematen saiatzeko, benetan sinesten dugu bere erakunde batzuekin lankidetzan zabalik ditugun proiektuetan, ildo estrategiko bakoitzari lotuta, eta ez dugu ahazten konfiantza sare bat ehuntzen jarraitu behar dugula, itunpeko klubekin, Gipuzkoako futbolaren eredua defendatu eta garatzeko. Hori guztia horizonte eta programa berriak irekitzen jarraituz, oraingo eta etorkizuneko erronkei erantzuteko, esaterako: ingurumena, zahartze aktiboa edo ariketa fisikoa, bizimodu osasungarriaren alde. Memoria honek gure jardueraren argazki bat erakusten du. Argazki mugatua, halabeharrez, 10/20 denboraldian gure jardueran gehien nabarmendu dena jasotzen duena. Beeste urte batez, eskerrak eman nahi dizkiet gure proiektuarekin bat egiten duten erakunde, enpresa eta pertsonei. Horiek gabe, gure lana askoz zailagoa litzateke. Jokin Aperribay Real Sociedad Fundazioko lehendakaria. 01 LEHENDAKARIAREN GUTUNA
RkJQdWJsaXNoZXIy MTEwNTc5