-- REAL SOCIEDAD FUNDAZIOA -- MEMORIA 18-19
18-19 MEMORIA Adin jakin batzuetan, desberdin jasotzen dira heldu ezezagun batengandik datorren mezua eta Realeko jokalari batengandik datorrena. Erreferentearen rol horretaz jabetuta, gustura joaten gara eskatzen diguten ikastetxeetan hitzaldiak ematera. 2018-19 denboraldian, Ane Etxezarreta eta Nerea Eizagirre Bergarako Angiozar auzoko Eskola Txikian izan ziren; David Zurutuza eta Mariasun Quiñones, Egiluze ikastetxean (Hondarribia); Itxaso Uriarte eta Oihana Aldai, “Emakume futbolaria izatearen abantailak eta desabantailak” hizpide, Orokieta ikastolan (Zarautz); Ane Etxezarreta Idiazabalgo Herri Ikastolan izan zen; eta Igor Zubeldia eta Iraia Iparragirre Orioko Zaragueta ikastetxean aritu ziren. Emakumearen Nazioarteko Egunean (martxoak 8) banatu egin behar izan ginen futbolaren esparruari eta berdintasunari buruz hitz egiteko. Garbiñe Etxeberria, Itxaso Uriarte eta Kiana Palacios Donostiako English Schoolen izan ziren, eta Nahikari Garcia eta Iraia Iparragirre Donostiako Salle ikastetxean. A determinadas edades, no se recibe igual un mensaje procedente de un adulto desconocido que de deportistas de la Real. Conscientes de ese papel de referentes, asistimos gustosos a dar charlas en los centros educativos que nos lo solicitan. En la temporada 2018-19, Ane Etzezarreta y Nerea Eizagirre estuvieron en la Angiozarko Eskola Tikia, de Bergara: David Zurutuza y Mariasun Quiñones, en el colegio Egiluze (Hondarribia); Itxaso Uriarte y Oihana Aldai hablaron sobre “Ventajas y desventajas de ser mujer futbolista” en la ikastola Orokieta (Zarautz); Ane Etxezarreta acudió a la Idiazabalgo Herri Ikastola; y hablaron en el colegio Zaragueta (Orio) Igor Zubeldia e Iraia Iparragirre. El 8 de marzo, Día Internacional de la Mujer, tuvimos que dividirnos para hablar sobre la igualdad en el ámbito del fútbol. Garbiñe Etxeberria, Itxaso Uriarte y Kiana Palacios lo hicieron en el English School de San Sebastián, mientras que Nahikari García e Iraia Iparragirre acudieron al también donostiarra colegio La Salle. ESKOLA ARLOAN EN EL ÁMBITO ESCOLAR 03 Erreferenteak ikastetxeetan Referentes en los centros educativos EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN ALDE Real Sociedad Fundazioak Euskal Eskola Publikoari laguntzen jarraitzen du. Eskola Publikoak Errenterian ospatu zuen, ekainaren 2an, urteroko jaia. Jai horri dagokionez, hitzordua aurreko egunetan zabaltzen lagundu genuen. Gure lehen talde biak “Makina bat taupada” leloa zeraman pankartaren atzean jarri ziren, eta Koldo Mitxelena ikastetxe antolatzaileko ikasle talde batek argazki bat atera zuen emakumezkoen talde txuri-urdinarekin. CON LA ESCUELA PÚBLICA VASCA La fundación de la Real Sociedad continua apoyando a la Escuela Pública Vasca, que celebró su fiesta anual en Errenteria el 2 de junio. En esta ocasión, contribuimos a la difusión de la cita los días previos. Nuestros dos primeros equipos posaron tras una pancarta con el lema de la jornada, “Makina bat taupada”, y un grupo de alumnos del centro organizador, Koldo Mitxelena Ikastetxea, se fotografió con el equipo femenino blanquiazul. 59
RkJQdWJsaXNoZXIy MTEwNTc5