-- REAL SOCIEDAD FUNDAZIOA -- MEMORIA 18-19

18-19 MEMORIA Amets bat BETETAKO AMETSEN ERREKORRA Errekor berria. Aurreko denboraldian (2017-18), Amets Bat programak ordura arteko kopururik altuenak lortu zituen, 2.062 neska-mutilek parte hartu baitzuten; 2018- 19 denboraldian, berriz, 2.383 parte hartzaile izan ditugu gure programarik ezagunenean. Programari esker, haurrak Zubietara joaten dira eta hango instalazioak bisitatzen dituzte; Realaren historiari eta balioei buruzko bideo bat ikusten dute eta, ondoren, lehen taldearen entrenamendua, tarte batean lehen taldeetako emakumezko eta gizonezko jokalari banarekin hitz egin aurretik. Goiz ahaztezina da zinez, zeinean zale gazteenek klubarekin daukaten lotura estutzeaz gain, heziketa arloa lantzen baita, zeren eta bisitaldi hori eskulanetako eta informatikako zenbait unitate didaktiko indartzeko erabiltzen baita. Amets Bat kirol, heziketa eta aisia egunari amaiera emateko, arratsaldeko lehen orduan bisitaldia egiten da Real Sociedad Fundazioaren kolaboratzaile den Aquariumera. Eta parte hartzen duten neska-mutikoen artean zotz eginda erabakitzen da hurrengo igandean Reale Arenako partidara joan, jokalariei zelaira irteten lagundu eta argazki ofizialerako haiekin batera jarriko diren hamaika haurrak zeintzuk izango diren. RÉCORD DE SUEÑOS CUMPLIDOS Nuevo récord. Si en la temporada anterior, la 2017-18, Amets Bat ya alcanzó sus máximas cifras hasta entonces, con la participación de 2.062 niñas y niños, en 2018-19 nos hemos vuelto a superar, alcanzando los 2.383 participantes en nuestro programa más popular. 02 JOLAS ETA KIROL JARDUERAK (IKASI BIZI) ACTIVIDADES LÚDICO-DEPORTIVAS (IKASI BIZI) 52

RkJQdWJsaXNoZXIy MTEwNTc5