-- REAL SOCIEDAD FUNDAZIOA -- MEMORIA 18-19
18-19 MEMORIA “REALAREN ERARA” ELKARREKIN BIZI Ia mila neska-mutikok, zehazki 970ek, berriz ere parte hartu zuten Real Sociedad Fundazioak 2018-2019 denboraldiko oporraldietan antolatutako kirol, aisialdi eta bizikidetza jardueretan. 970 parte hartzaileetatik gehienek, 603k, ‘Udara Realarekin’ RS Campuseko sei txanden barruan parte hartu zuten, non udako goizetan futbola ez ezik, pilota, atletismoa, saskibaloia eta beste kirol modalitate batzuk ere praktikatuz goza daitekeen, klubaren balioetara hurbildu bitartean. Soilik neskei zuzendutako RS Nesken Campusaz gain, non 43 neskak eman zuten izena, Fundazioak Gabonak Realarekin eta Aste Santua Realarekin antolatu zituen berriz ere, eskolako opor horietan aisialdia aberastea helburu. Are handiagoa da udalekuetan nahiz RS Udalekuetan egindako lanak duen intentsitatea; aurten, kide kopuruak gora egin du, 156k eman baitute izena. Lekarozko aterpetxeko egonaldiak aukera ematen die RS Fundazioko begiraleei jarduera gehiago lantzeko eta bizikidetzan, errespetuan, talde lanean eta autonomian sakontzeko. Eta bien bitartean, haurrek hainbat kirol egiten dituzte, Elizondoko igerilekura joaten dira edo txango suspergarriak egiten dituzte. Campusa eta udalekuak Campus y udalekus 970 neska-mutikok parte hartu zuten Real Sociedad Fundazioak antolatutako campus eta udalekuetan. / 970 niños y niñas participaron en los campus y colonias organizados por Real Sociedad Fundazioa. 02 JOLAS ETA KIROL JARDUERAK (IKASI BIZI) ACTIVIDADES LÚDICO-DEPORTIVAS (IKASI BIZI) 50
RkJQdWJsaXNoZXIy MTEwNTc5