-- REAL SOCIEDAD FUNDAZIOA -- MEMORIA 18-19
18-19 MEMORIA ESPAZIO PROPIOA JAIETAN Real Sociedad Fundazioak proiektu ilusionagarri bat jarri du abian, kirol arlotik arlo sozialera pasatzea helburu duena. Tokiko eragileekin lotzen gaituen proiektu bat da, gure txikiei eta ez hain txikiei aisialdirako aukera bat eskaintzen diena. Gipuzkoa Jolasean programa berriaren bidez, gure kulturaren muinean sartu nahi dugu: herriko jaietan eta gure klub eta elkarteen ospakizunetan. Programaren bidez, Gipuzkoako jaiek dakartzaten aisialdiko, bizikidetzako eta entretenimenduko une horietan parte hartu nahi du RS Fundazioak, gure haurrei espazio bat eskainiz, dibertsiorako pentsatutako jarduera eta proposamenak eginez eta, aldi berean, Realaren balioak kontuan hartuz: guztiontzako kirola, adiskidetasuna eta joko garbia sustatzea, euskara bultzatzea… Proba batzuen ondoren, Gipuzkoa Jolasean programa 2019ko ekainean jarri zen abian, eta lehen hilabetean dagoeneko Tolosan, Hondarribian (Tximist Cup), Arrasaten eta Mutiloan izan zen. Esparru horren barruan, gure ustez, rol garrantzitsua joka dezakegu: ahalik eta gazte eta haur gehienei entretenimendua eskaintzea. Goi mailako talde bat duen futbol klub bat garelako, baina baita balioetan hezten duen klub bat garelako ere, futbola gure txikiek kirola egiteko, ondo pasatzeko eta entretenitzeko baliabidetzat hartzen dugulako. Alde ludiko hori hurbiltzea eta horretarako tokiko erakundeekin eta gure lurraldeko klubekin elkarlanean jardutea erronka handia da, baina seguru gaude emaitzak merezi izango duela. JOLAS ETA KIROL JARDUERAK ACTIVIDADES LÚDICO-DEPORTIVAS 02 Gipuzkoa Jolasean 48
RkJQdWJsaXNoZXIy MTEwNTc5