-- REAL SOCIEDAD FUNDAZIOA -- MEMORIA 18-19

18-19 MEMORIA BAI DERBI ILUSTRATUA! Korner, Real Sociedad Fundazioak eta Donostia Kulturak futbolaren eta kulturaren arteko harremanak esploratzeko egindako proposamena, sendotu egin zen bigarren edizioan. 2.000 pertsona inguruk parte hartu zuten 2019ko otsailaren 4tik 10era bitartean egindako jaialdian. Egutegian Realaren eta Athleticen arteko gizonezkoen eta emakumezkoen derbien artean kokatuta zegoela eta, edizioaren lerroetako bat derbia bera izan zen. Beste lerroa emakumezkoen futbolaren gorakada izan zen. II. Korner, Kultura & Futbol Festibaleko unerik garrantzitsuenen artean, aipatzekoa da bi legendaren arteko elkarrizketa, Arconada eta Iribar atezainen artekoa, hain zuzen; baita Jon Mayaren koreografia baten estreinaldia ere, zuzenean Realean inspiratuta dagoena, emakumezkoen futbolari buruzko mahai inguruarekin batera. Jaialdiak, ordea, beste hainbat gauza erakargarri eskaini zituen. Carlos Marañon eta Begoña del Tesorekin joan ginen zinemara, Hustonen “Evasion o Victoria” berriro ikusi eta “Diamantino” filma deskubritzera. Irratsaio baten grabazioan parte hartzeko aukera izan genuen Principaleko publikoaren aurrean. Eta ez zen edozein irratsaio, Michael Robinsonen “Acento Robinson” baitzen, honako gonbidatu hauekin: “Bixio” Gorriz, Andoni Egaña eta Jon Maya bertsolariak, La Oreja de Van Gogheko Aritz Garde eta Alvaro Fuentes, Martin Caparros idazlea eta Karlos Arguiñano eta Eneko Atxa sukaldariak, denak ere derbien fenomenoaren inguruan hitz eta pitz. Koldo Almandoz zine zuzendariaren, Gari musikariaren eta Ana Malagon idazlearen arteko elkarrizketa entzun genuen, Juan Luis Zabalaren gidaritzapean, futbolaren eta euskal kulturaren topikoak aztergai. UN DERBI MUY ILUSTRADO Korner, la propuesta de Real Sociedad Fundazioa y Donostia Kultura para explorar las relaciones entre fútbol y cultura, se consolidó en su segunda edición. Unas 2.000 personas acudieron a las actividades del festival, celebrado del 4 al 10 de febrero de 2019. La coincidencia de que el calendario lo situara entre los derbis masculinos y femeninos de la Real y el Athletic hizo que una de las líneas de la edición fuese el propio derbi. Otra fue el auge del fútbol femenino. El II Korner, Kultura & Futbol Festibala tuvo sus momentos más destacados en el diálogo entre dos porteros de auténtica leyenda, Arconada e Iribar, y el estreno de una coreografía de Jon Maya inspirada directamente en la Real Sociedad, además de la mesa redonda sobre el fútbol femenino. Sin embargo, el festival ofreció otros muchos atractivos. Fuimos al cine con Carlos Marañón y Begoña del Teso para volver a ver “Evasión o victoria” de Huston y descubrir la película “Diamantino”. Tuvimos la oportunidad de asistir a la grabación ante el público del Principal de un Korner, Kultura & Futbol Festibala 02 KULTURA JARDUERAK ACTIVIDADES CULTURALES 40

RkJQdWJsaXNoZXIy MTEwNTc5