-- REAL SOCIEDAD FUNDAZIOA -- MEMORIA 18-19
18-19 MEMORIA 0 Jokin Aperribay Real Sociedad Fundazioko Presidentea. Presidente de Real Sociedad Fundazioa. ETORKIZUNEKO REALA 2018-2019 denboraldia oso ekitaldi garrantzitsua izan da Realaren hazkunde iraunkorreko prozesuan. Iaz genioen bezala, Realak badaramatza urte batzuk bere kudeaketa eredua gizarteak berak, eta zehazki futbolak, etorkizun oso hurbilean eskatuko dizkigun erronketara egokitzen. Aipatu genuenez, gainera, epe laburrera geneukan zeregina baldintzak sortuz joatea zen; zehazki, Reala gaitzeko baldintzak, gero eta lehiakorragoa eta globalagoa izango den, baina aldi berean, bere komunitatetik eta Gipuzkoako jendearengandik gero eta hurbilago egongo den etorkizun horri aurre egiteko. Klubaren estrategiak sendotu egin behar ditu gure ekintzak, gure zaleengana hurbiltzeko lagungarriak diren norabide guztietan sendotu ere. Gogorarazi behar dugu Reala ez dela bakarrik futbola; ez dela zelaian gertatzen dena soilik. Gure jardueraz harro egon behar dute gure zaleek, eta horrek dakarrena da ordezkatzen ditugun balioak barru-barruan eramatea; horregatik, gure jarduerek balio horiek erakutsi eta sustatzeko baliagarri izan behar dute. Real Sociedad Fundazioaren egitekoa oinarrizkoa da gure kudeaketaren jardute lerro hori bultzatzeko. 13.000 pertsona baino gehiago izan dira gure Fundazioak 2018-2019 denboraldian garatu dituen programen eta jardueren onuradun. Interes orokorraren bila, hauek dira Fundazioaren helburuak: kirol, kultura eta gizarte jarduerak zabaltzea, sustatzea eta bultzatzea. Marko orokor horren barruan, lau jardute lerro nagusitan ari da garatzen Fundazioaren lana, baina horrek ez du esan nahi hortik kanpo ere jarduerak egiten ez direnik, Fundazioaren xedeen barruan. Gizarteratzea, ingurumena zaintzea, genero berdintasuna eta euskara gure kultura nortasunaren elementu egituratzaile gisa sustatzea; horra hor gure Fundazioak lantzen dituen funtsezko lerroak. Azpimarratzekoa da, 2018/2019 ekitaldi honetan, “Anoetatik Gipuzkoako Baratzetara” egitasmoa abian jarri izana. Gerora, egitasmo hori “Reale Arenatik Gipuzkoako Baratzetara” bihurtu zen. Azken urtean, pipa tona ugari kontsumitu dira Espainia osoko futbol estadioetan. Eta pipa horien azalen %70 baino gehiago lurrera bota dira, hondakin edo zabor bihurtuta. Jasotzeko ekintza hutsarekin, azal horiek balio handiko lehengai bihur ditzakegu. Hori dela eta, Real Sociedad Fundazioak eta Kutxa Ekoguneak, Ekotraderen laguntzarekin, egitasmo berritzaile, iraunkor eta sozial bat abian jartzea erabaki zuten, Espacios Intermedios enpresak asmatutakoa. Egitasmo horren helburua da, hain zuzen, Reale Arenan lurrera botatako pipa azalak Gipuzkoako lurrerako ongarri bihurtzea. Presidentearen Gutuna Carta del Presidente 4
RkJQdWJsaXNoZXIy MTEwNTc5