-- REAL SOCIEDAD FUNDAZIOA -- MEMORIA 18-19
18-19 MEMORIA Bisitak osasun eta laguntza zentroetara Visitas a centros sanitarios y asistenciales OSPITALEAN OHIKOAK Badakigu zein luzeak diren orduak ospitaleratuta egonez gero; are gehiago haurren kasuan. Horregatik gustatzen zaigu noizean behin paziente txikiengana hurbiltzea eta gure bisitaren bidez tarte atsegina pasatzea, opari txikiekin eta elkarrizketa pixka batekin lagunduta. Haurrentzat esangura handikoa da bisita hori, eta guretzat benetako poztasuna da haien egonaldia eramangarriago egin ahal izatea eta are irribarre bat atera ahal izatea. Aspanogi (Gipuzkoako Haur Onkologikoen Gurasoen Elkartea) eta Bizipozaren eskutik, Realeko jokalariek Donostiako Ospitaleko Pediatria eta Haur Onkologiako solairura urtean zehar egiten dituzten bisitaldiak ohikoak bihurtu dira dagoeneko. Azaroaren 20an, Haurren Egun Unibertsalarekin bat eginez, han izan zen Realeko belar hockey taldeko jokalari talde bat. Abenduan Aritz Elustondo, Theo Hernandez eta Sandro Ramirez futbolariek pasatu zuten arratsaldea Donostiako Ospitaleko haurrekin. Otsailean gauza bera egin zuten atletismo ataleko kide batzuek, eta bi hilabete geroago, urpeko jardueretakoek eta pilotakoek, zeinak “Nola ikusten duzu ospitalea?” idazlan lehiaketako sariak banatu baitzituzten. 2018-19 denboraldian ere izan zen bisita txuri-urdinik Debagoieneko Ospitalean eta Gipuzkoako Poliklinikan, non Gabonak baino pixka bat lehenago ezustea eman zieten zenbait gaixori Mikel Oyarzabalek, Adnan Januzajek, Nuria Mendozak eta Sara Olaizolak. Adingabeentzako tutoretzapeko etxebizitzetan eta Sanitas Miramon egoitzan ere egon nahi izan dugu, izan ere, Realeko belar hockey taldeko hainbat jokalari joan ziren bertara. HABITUALES EN EL HOSPITAL Sabemos lo largas que pasan las horas cuando se está ingresado en un centro hospitalario, más aún en el caso de los niños y niñas. Por eso nos gusta acercarnos de vez en cuando y hacer que los pequeños pacientes pasen un rato agradable con nuestra visita, que suele ir acompañada de pequeños obsequios y un poco de conversación. Significa mucho, y para nosotros es una verdadera satisfacción poder hacerles más llevadera su estancia e incluso arrancarles una sonrisa. De la mano de Aspanogi (Asociación de familias de menores oncológicos de Gipuzkoa) y Bizipoza, las visitas de jugadores de la Real Sociedad a la planta de Pediatría y Oncología Infantil del Hospital Donostia son ya habituales a lo largo del año. El 20 de noviembre, coincidiendo con el Día Universal del Niño, estuvieron allí un grupo de jugadoras de nuestro equipo de hockey hierba. Realeko kirolariak maiz joaten dira bisitan Donostiako Ospitaleko Pediatria eta Haur Onkologiako solairura. / Las visitas de deportistas de la Real a la planta de Pediatría y Oncología Infantil del Hospital Donostia son frecuentes. JARDUERA SOZIALAK ACTIVIDADES SOCIALES 02 36
RkJQdWJsaXNoZXIy MTEwNTc5