-- REAL SOCIEDAD FUNDAZIOA -- MEMORIA 18-19
18-19 MEMORIA “AHOBIZI” ETA “BELARRIPREST” GARA Real Sociedad Fundazioak Euskaraldiarekin bat egin eta bertan parte hartu nahi izan zuen, izan ere, Euskaraldia da 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean hiztunen hizkuntza ohiturak aldatu eta euskararen erabilera zabaldu nahi izan zuen egitasmo handia. Ia-ia langile guztiek eta Realeko futbolari ugarik parte hartu zuten dinamika sozial horretan. Euskaraldiaren hasieraren harira Donostiako Bulebarrean egin zen Mintzodromoan izan ziren Jokin Aperribay presidentea, Joseba Ibarburu patroia eta Fundazioko zuzendaria den Andoni Iraola. Euskaraldiak iraun zuen egunetan, Realaren prentsaurreko guztiak euskara hutsean egin ziren. KORRIKAREN LEKUKOAREKIN Gure Fundazioak euskararen inguruko jarduera handiak babesten jarraitzen du. AEK-k 2019ko apirilean antolatutako Korrikan, kilometro bat egin genuen lasterka. Reale Arenaren ondoan Xabi Prietok eta Oihana Aldaik hartu zuten Korrikaren lekukoa. Real Sociedad Fundazioa, gainera, Gipuzkoako ikastolen Kilometroak jaialdian egon zen. Jaialdia 2018ko urrian ospatu zen Urretxun eta Zumarragan. Realak gune propioa izan zuen Pagoeta auzoan, eta bertan hainbat tailer eta jolas proposatu zituzten gure begiraleek. SOMOS “AHOBIZI” Y “BELARRIPREST” Real Sociedad Fundazioa quiso adherirse y participar activamente en Euskaraldia, la gran iniciativa que del 23 de noviembre al 3 de diciembre de 2018 buscó cambiar los hábitos lingüísticos de los hablantes para extender la práctica del euskara. La práctica totalidad de las personas que conforman la Real Sociedad participaron en esta dinámica social. En el Mintzodromo que se celebró en el Boulevard donostiarra con motivo del inicio de Euskaraldia estuvieron el presidente Jokin Aperribay, el patrono Joseba Ibarburu y el director de la fundación Andoni Iraola. Durante las jornadas del Euskaraldia, todas las ruedas de prensa celebradas por la Real se desarrollaron íntegramente en euskara. CON EL TESTIGO DE LA KORRIKA Nuestra fundación continúa apoyando las grandes actividades en torno al euskara. En la Korrika organizada por AEK en abril de 2019, nos sumamos corriendo un kilómetro. Junto al Reale Arena cogieron el testigo de la Korrika Xabi Preto y Oihana Aldai. Real Sociedad Fundazioa también estuvo presente en el Kilometroak, la fiesta de las ikastolas guipuzcoanas que en octubre de 2018 tuvo lugar en Urretxu y Zumarraga. La Real contó con un espacio propio en el barrio de Pagoeta, en el que se propusieron diferentes talleres y juegos. Euskera JARDUERA SOZIALAK ACTIVIDADES SOCIALES 02 25
RkJQdWJsaXNoZXIy MTEwNTc5