-- REAL SOCIEDAD FUNDAZIOA -- MEMORIA 18-19

18-19 MEMORIA “GU ERE REALA GARA” “Gogor lan egiten dugu, bestela partidek behera egiten dute. Eta ondo egin behar dugu, Reala gara eta”. Mikel Fiz, 35 urteko hondarribitarra, EHUko ikasgeletako kafetegian lan egiten ikus dezakegu, eta “poz-pozik” dago Real Sociedad Fundazioaren LaLiga Genuinerako taldeko kide izateaz, Atzegiren laguntzari esker. Gauza bera gertatzen zaio hasieratik taldean ibili den Iñaki Chivite lagun eta kideari ere. Iñaki euforiko harrapatu dugu, entrenamenduko partidatxo batean ohi baino gol gehiago sartu ondoren: “Ez naiz ezkerra, baina ezkerretik sartzen ditut golak”. Iñakik, Aquariumean diharduen 24 urteko donostiarrak, ez du zalantzarik esperientziaren onena zer den adierazterakoan: “Onena jendea da. Talde bat gara, elkarri laguntzen diogu”. “Bai, taldekideen artean oso ondo moldatzen gara”, gaineratu du Mikelek. Egoitz Ugartemendia entrenatzailea goraipatzen dute biek. “Asko ikasten ari gara berarekin, eta dezente hobetzen. Nik lehen oinaren puntarekin jaurtitzen nuen, eta barrualdearekin egiten irakatsi dit “, azaldu du Iñakik. Emozioei eustea, urduritasunari eustea eta jokoan kontzentratzea erronka bat da futbolari guztientzat, baita talde txuri-urdinekoentzat ere, desgaitasun intelektualen bat duten jokalarientzako liga berezian. Nerbioei eusten ikasten ari dira, bai gauzak ondo ateratzen ez direnerako bai irteeraren baterako deitzen ez dietenerako. Kosta egiten da LaLiga Genuineko jardunaldi horiek galtzea, non desfilatzean Realaren ereserkia entzun eta oilo ipurdia jartzen zaien, edo “Realaren benetako autobus ofizialean!” bidaiatzea tokatzen zaienean, Iñakik adierazi duenez. Eta zeresanik ez, ekipazio txuri-urdina janzten dutenean. “A ze emozioa!”. Bi lagunek barneratuta daukate garrantzitsua dela, ondo jokatzea eta golak sartzeaz gain, taldekideekin ondo konpontzea eta euren bizitza pertsonalean hobetzea. Mikelek kontatu digunez, “aurten ‘fair-play’ saria irabazi nahi dugu (LaLiga Genuinen falta gutxien eta portaera onena duen taldeari ematen zaio), beraz, lasai egon eta errespetatu taldekideak, entrenatzaileak… eta mundu guztia”. Futbolari eta pertsona gisa hobetzeaz gain, elastiko txuri-urdina janzteak esperientzia bereziak bizitzeko aukera ematen die, hala nola, Iñakiren kasuan, Xabi Prietorekin prentsaurreko bat partekatzea (“ze jatorra den”) edo Mikelen kasuan, Madrilera hegazkinez joatea LaLiga Genuineren aurkezpenean taldea ordezkatzera. “Futbola txundigarria da”, gaineratu du. Inklusioa Inclusión Iñaki Chivite: “Onena jendea da. Talde bat gara, elkarri laguntzen diogu”. / Iñaki Chivite: “La gente es lo mejor. Somos un equipo, nos apoyamos”. Mikel Fiz: “’Fair-play’ saria irabazi nahi dugu, beraz, lasai egon eta errespetatu mundu guztia” / Mikel Fiz: “Queremos ganar el trofeo ‘fair-play’, así que a estar tranquilos y respetar a todo el mundo”. JARDUERA SOZIALAK ACTIVIDADES SOCIALES 02 22

RkJQdWJsaXNoZXIy MTEwNTc5