REAL SOCIEDAD FUNDAZIOA MEMORIA 2017-2018

/03/ KLUBEKIN ETA KIROL ESKOLEKIN CON LOS CLUBES Y ESCUELAS DEPORTIVAS KLUBEKIN LANEAN TRABAJANDO CON LOS CLUBES “SOMOS EL ENLACE ENTRE LA REAL Y CADA CLUB” Son, con toda probabilidad, las personas que mejor conocen el fútbol base en Gipuzkoa. Las que están al tanto de la situación de cada club y contribuyen a su mejora en el día a día. Las que van a ver jugar a ese niño que acaso en un futuro sea estrella del primer equipo txuri urdin. Hablamos con los coordinadores de zona de lo que dentro de la Real Sociedad se conoce como “fútbol externo”, los encargados de relacionarse con los clubes que mantienen convenios de colaboración con la Real. “REALAREN ETA KLUB BAKOITZAREN ARTEKO LOTURA GARA” Hauek dira, ziur aski, Gipuzkoan oinarriko futbola ondoen ezagutzen duten pertsonak. Klub bakoitzaren egoeraren berri dutenak eta bere hobekuntzan egunerokotasunean ekarpena egiten dutenak. Etorkizunean lehen talde txuri- urdineko izar izan litekeen ume hori jokatzen ikustera joaten direnak. Zonaldeetako, Realaren barruan “kanpo futbola” gisa ezagutzen dena, koordinatzaileekin hitz egin dugu, Realarekin lankidetza hitzarmenak dituzten klubekin harremanak izateko ardura dutenekin. Bakoitzak bere arloko klubez arduratzen da. Honakoak izan ziren 2017-2018 denboraldian: Ivan Rosset (Oria- Goierriko arduraduna), Gorka Otegi (Donostialdeakoa), Jon Lazkano (Urola-Kostakoa), David Ortega (Oarsoaldea-Bidasoakoa) eta Beñat Etxabe (Debagoienekoa), 2018- 2019 denboraldirako aldaketaren bat egin bada ere. “Gu, Realaren eta klub bakoitzaren arteko lotura gara” azaldu digu Gorka Otegik egiten duten lana era errazean definitzeko eskatu diogunean, eta hor sartzen dira, besteak beste, presentzia izatea, elkarrizketak egitea, kluben beharrak detektatu eta asetzen saiatzea… eta asteburuak igarotzea alebin, infantil eta kadete mailetako partidak ikusten. Iván Rosset (Oria-Goierri) “Klubek argi izan behar dute Reala gertu dutela, gu laguntza emateko gaudela, horixe da gakoa”. “La clave está en que tengan claro que tienen a la Real Sociedad cerca, que cuentan con nosotros”. 62

RkJQdWJsaXNoZXIy MTEwNTc5