REAL SOCIEDAD FUNDAZIOA MEMORIA 2017-2018

17-18 MEMORIA Ondoren, gaur Loinazek proposatu dien jolasarekin jarraituko dute burua erabiltzen. Pantaila gainean, herri edo auzo bateko irudiak, futbol talde eta profesio bati buruzkoak, eta guztien artean asmatu behar dute zeri buruzkoa den, zenbait pista erabilita. Erreminiszentzia Proiektuko tailerrak seihilabeteko batean gauzatzen dira, bi orduko hamabi saioren bidez, bederatzi arruntak eta hiru bereziak. Behin, Zubietara joango dira entrenamendu bat ikustera, beste batean Anoetako estadiora eta beste batean, guk ikusi genuena, “mito” bihurtutako txuri-urdinen baten bisita jasoko dute. “Bixio” Gorrizek, Mitxel Loinazen laguntzailea antolaketan, Iñaki Alkiza eta Jesus Mari Satrustegi ekarri ditu. Satruk gustura erantzuten ditu bere ibilbidearen inguruan egin dizkioten galdera guztiak eta, bukaeran, solasaldia izaten dute futbolaren mundua aldatu egin dela baieztatzeko. Parte hartzaileei igarri egiten zaie gozatzen ari direla jarduerarekin, giroa bikaina baita beraien artea, eta ia konturatu gabe oroimena lantzera eta ahozko jarduna erabiltzera bultzatzen baititu. “Badakigu ez ditugula soluzionatuko euren arazoak, baina bai errutinatik atera eta ongizatea hobetu” esan digu Mitxel Loinazek, oraindik harrituta dagoela kirolaren ahalmen gogorarazlearekin. “Pertsona batzuk arazoak dituzte eta ia ez dute hitz egiten eta bat-batean futbolari baten izena esaten dizute. Tailer batean, gizon bat larritu egin zen bere bi semeen izenak ez zituelako gogoratzen. Handik gutxira, argazki bat jarri nuen, Lutxanako taldearena, bera haren zalea baitzen, 1946koa, jokalari guztien izenak esan zituen jarraian eta akatsik gabe! Harrigarria, benetan”. Luego, deben seguir ejercitando la mente con el juego que les propone Loinaz hoy. Sobre la pantalla, imágenes de una localidad o barrio, de un equipo de fútbol y de una profesión, como un juego de pistas para adivinar entre todos de cuál de los presentes se trata. Los talleres del Proyecto Reminiscencia se desarrollan durante un semestre en doce sesiones de dos horas, nueve ordinarias y tres especiales. En una acudirán a un entrenamiento de Zubieta, en otra visitarán el estadio de Anoeta y en otra, la que presenciamos, reciben la visita de alguna ‘leyenda’ txuri urdin. ‘Bixio’ Gorriz, colaborador de Mitxel Loinaz en la organización, ha traído a Iñaki Alkiza y a Jesús Mari Satrústegui. Y Satrus se somete gustoso a un interrogatorio sobre su trayectoria, que acaba en una tertulia sobre cómo ha cambiado el mundo del fútbol. A los participantes se les nota disfrutando de una actividad, desarrollada en un ambiente agradable y de buen rollo, que casi sin notarlo les obliga a ejercitar la memoria y la expresión oral. “Sabemos que no les vamos a solucionar sus problemas, pero sí a sacarles de su rutina y mejorar su bienestar”, nos dice Mitxel Loinaz, aún asombrado con el poder evocador del deporte. “Hay personas con deterioro que casi no se expresan y de repente te dicen el nombre de un futbolista. En un taller, un hombre se agobió porque no conseguía recordar el nombre de sus dos hijos. Y a los pocos minutos puse una fotografía de 1946 del equipo de Lutxana del que era forofo ¡y dijo toda la alineación de corrido! Es impresionante”. 35

RkJQdWJsaXNoZXIy MTEwNTc5