JARDUEREN MEMORIA 16-17 MEMORIA DE ACTIVIDADES
HEZIKETA INTEGRALA FORMACIÓN INTEGRAL 03.3 ZUBIETAKO HARROBIA / LA CANTERA DE ZUBIETA JOKALARI HOBEAK, PERTSONA HOBEAK “Gure helburua lehen talderako jokalariak prestatzea da, badakigun arren Zubietatik igarotzen diren neska- mutiko guztiei eman behar diegula prestakuntza integrala. Futbolari gazteen bidean, Gipuzkoako futbol osoaren eta gure harrobiko tekniko guztien lana funtsezkoa da. Haien lanari esker, jokalariak hobetuz doaz, futbolean urratsak eginez. Hori da gero, jokalariak lehen taldera iristen direla ikusten dugunean, harro sentitzeko oinarria”. Hala adierazi zuen Luki Iriarte Errealeko oinarri futbolaren zuzendariak, azkeneko denboraldia amaitzean. Errealeko behe kategorietako zortzi taldeek -Haur “Txikiak”, Haurrak, Kadete “Txikiak”, Kadeteak, Gazteak A, Gazteak B, Reala C eta Sanse- futbolari bikainak sortu nahi dituzte, noski. Baina Errealean argi dugu jokalari gehienak ez direla iritsiko lehen taldera eta garrantzitsua dela denei prestakuntza egokia eskaintzea; bizi osoan baliagarri izango zaien prestakuntza, pertsona hobe bihurtuko dituena. 03 HEZKUNTZA / EDUCACIÓN 66
RkJQdWJsaXNoZXIy MTEwNTc5