JARDUEREN MEMORIA 16-17 MEMORIA DE ACTIVIDADES
“Uste dut beharrezkoa dela bigarren taldea edukitzea, jokalaririk onenak bertan bildu eta Lehen Mailarako jauzia errazagoa izan dadin” “Es necesario tener un segundo equipo para que las mejoras jugadoras puedan estar en él y su salto a la Primera División sea más fácil” - Emakumezkoen futbola gora egiten ari da, asko. - Bai, gero eta fitxa gehiago daude. Denboraldi honetan, aurrekoan baino zazpi talde gehiago daude haurren kategorian. Dagoeneko 47 daude. Gipuzkoan, emakumezkoen futbola oso ongi antolatuta dago, baina urteak behar izan dira horretarako. Hamalau urte daramatzagu Realaren emakumezkoen taldearekin, eta horietatik, hamabi Lehen Mailan. Orain badakigu oinarri futbola landu behar dela, Gipuzkoako neskak gora iritsi ahal izateko. Gipuzkoan, emakumezkoen futbolak gorakada handia izan du, asko dago. Orain, kalitatea lantzen hasi behar dugu, klubak, gero eta hobeto lan egiten dutenak, eta Reala elkarlanean jarrita. Aurrerapauso handia egin dugu; orain, sinesteko garaia da. Emakumezkoen kirola aldarrikatzeari utzi eta naturaltasunez bizitzeko garaia da. - Erreal osoan bezalaxe, prestakuntza integralaren aldeko apustua egin duzue. - Oso garrantzitsua da. Pertsonaren arlo guztiak lantzen ditugu; kirol arloa ez ezik, baita esfortzua, diziplina, errespetua, inplikazioa, elkartasuna... ere. Realaren balio horiek egunerokotasunean transmititzen ditugu. - Zer berrikuntza ari zarete prestatzen? - Orain arte, kadeteetatik aurrera Zubietara eramaten genituen jokalariak, teknifikatzeko, eta hautaketak hiruhilekoko hiru ziklotan egiten genituen. Baina hori aldatu egingo dugu, bigarren taldea atera behar dugulako Realaren baitan. Uste dut beharrezkoa dela bigarren taldea edukitzea, jokalaririk onenak bertan bildu eta Lehen Mailarako jauzia errazagoa izan dadin. Gure asmoa hau da: Gipuzkoako jokalaririk onenak bilduko dituen kadete-gazteen taldea sortzea. Orain arte era batean funtzionatu dugu, hiruhilekoka eta aukeraketa irekiago batekin, baina estrategia aldatu beharra daukagu, 20-22 jokalariko taldea osatuta. Taldea itxiz joan dadin, eta 2018/19 denboraldian bigarren taldea osatzeko aukera izan dezagun. Como responsable del fútbol femenino en la Real Sociedad, Garbiñe Etxeberria ha sido testigo y protagonista del gran avance que éste ha experimentado en la última década. “Ya es hora de dejar de reivindicar el deporte femenino y vivirlo con naturalidad”, anima. - El trabajo de la Real con el deporte base femenino es diferente al masculino, ¿no? - Es muy diferente. Para empezar, la Real Sociedad solo tiene en el club un equipo femenino, el de Primera División. El trabajo se hace con los clubes convenidos. Con ellos conformamos un itinerario, un recorrido que las chavalas puedan hacer hasta llegar al primer equipo. El cuerpo de tecnificación, formado por Xabier Illarreta, Aintzane Encinas y yo, dedicamos los fines de semana a ver partidos, seguir el fútbol base femenino. 03 HEZKUNTZA / EDUCACIÓN 64
RkJQdWJsaXNoZXIy MTEwNTc5