JARDUEREN MEMORIA 16-17 MEMORIA DE ACTIVIDADES

20 16-17 MEMORIA 03.3 ZUBIETAKO HARROBIA / LA CANTERA DE ZUBIETA Garbiñe Etxeberria Errealeko emakumezkoen futboleko arduraduna azken hamarkadan emandako aurrerapauso handiaren lekuko eta protagonista izan da. “Emakumezkoen kirola aldarrikatzeari utzi eta naturaltasunez bizitzeko garaia da” esaten du, animatzeko. - Realak emakumezkoen oinarri kirolarekin egiten duen lana eta gizonezkoenarekin egiten duena desberdinak dira, ezta? - Oso desberdinak. Hasteko, Realak emakumezkoen talde bakarra dauka klubean, Lehen Mailakoa. Lana Realarekin hitzarmena duten klubekin egiten da. Haiekin, jokalariek lehen taldera iritsi bitartean egin dezaketen ibilbidea osatzen dugu. Tekniko taldea Xabier Illarretak, Aintzane Encinasek eta nik osatzen dugu, eta asteburuetan partidak ikusi eta emakumezkoen oinarri futbolaren jarraipena egiten dugu. - Zer kategoriatan hasten da zuen lana? - Haur kategorian, 12 urtetik 14ra bitarte. Lehenengo taldea urrun dute oraindik, baina garrantzitsua iruditzen zaigu haiek Reala gertutik bizitzea. Gure teknikoak klubetara joaten dira, saio bat edo bi egitera, eta neska horiek Errealeko ekipamendua janzten dute. Adin horietan, koloreak senti ditzaten lortu eta erreferentzia batzuk eman nahi dizkiegu, nora begiratu jakiteko. Gero, nabarmentzen ari diren jokalariak ekartzen ditugu torneoetan parte hartzeko. Kanpoko jokalarien aukeraketa bat egiten dugu, eta neska horiek torneoetan parte hartzen dute, Reala ordezkatuz. - Nolakoak dira klubekiko harremanak? - Garrantzi handia ematen diegu. Haien ondoan egon nahi dugu, behar duten guztian lagundu nahi diegu. RS Fundazioak harreman hori bultzatu nahi du, sakondu. Reala barruan senti dezaten nahi dugu. Reala denona da. Haiek ere asko laguntzen digute. Adibidez, partida batera joan bazara eta nabarmentzen ari den jokalari bat falta bada, abisatu egiten dizute. Garbiñe Etxeberria “EMAKUMEZKOEN FUTBOLAK ASKO EGIN DU AURRERA, ETA ORAIN SINETSI BEHARRA DAGO” “EL FÚTBOL FEMENINO HA AVANZADO MUCHÍSIMO Y AHORA HAY QUE CREÉRSELO” 63

RkJQdWJsaXNoZXIy MTEwNTc5