JARDUEREN MEMORIA 16-17 MEMORIA DE ACTIVIDADES

20 16-17 MEMORIA 59 REALAREKIN HITZARMENA DUTEN KLUBAK CLUBES CONVENIDOS 03.2 FUTBOL ESKOLEKIN ETA KLUBEKIN BAT / CON LOS CLUBES Y ESCUELAS DE FÚTBOL GIPUZKOAN, SAREAN LAN EGITEN DUGU Gure lurraldeko oinarri futbola familia handi bat da, Reala buru duena, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin eta Gipuzkoako Futbol Federazioaren kolaborazioarekin, eta foru erakundearen eta Real Sociedad Fundazioaren arteko hitzarmenaren bidez eta klub guztien eta fundazio txuri-urdinaren arteko hitzarmenen bidez egituratzen dena. Horren emaitza, sarean lan egiten dugu, 94 klubez osatutako sistema batean. Piramidearen erpinean egonik, Realak Gipuzkoako futbolaren lidergoa hartzen du bere gain, eta babesa eta aholkularitza ematen die oinarriko klubei eta haien kirol eskolei. 2017ko martxoaren 20an, Gipuzkoan emakumezkoen zein gizonezkoen oinarri futbola garatzeko hitzarmena berritu zuten Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Sailak eta Real Sociedad Fundazioak, 16/17, 17/18 eta 18/19 denboraldietarako. Hitzarmena Jokin Aperribay RS Fundazioko lehendakariak eta Denis Itxaso diputatuak izenpetu zuten. Aperribayk azpimarratu zuenez, “denbora asko daramagu elkarlanean, eta emaitza bikaina izaten ari da. Harrobia Realaren kulturaren parte da, eta klubaren oinarrian dauden filosofia eta printzipioak defendatzea garrantzi handiko zeregina da guztiontzat. Etorkizuneko Gipuzkoan egin dezakegun inbertsio onena gazteok balioetan oinarrituta trebatzea da. Eskerrak ematen dizkiogu Aldundiari, elkarrekin egiten dugun lanagatik”. Denis Itxasok, bere aldetik, Realak trebakuntzan eta balioetan lidergoa daramala goraipatu zuen, eta lurraldeko klub guztiak batuta egoteko eskatu zuen. “Oinarritik abiatutako trebakuntza ereduari balioa eta babesa eman nahi dizkiogu, horri esker talentu handiko harrobia loratu baita, kirol arrakastaren oinarrian. Futbolaren industriak erronka handiak ditu eta, horregatik, garrantzitsua da Gipuzkoako ekosistema, preziatua baina txikia, batuta egotea kanpoko interferentzien aurrean. Reala da gure aliaturik onena, erronka horri aurre egiteko”. Akordioari jarraiki, kirol eta ekonomia arrazoizkotasunaren irizpideei jarraituz antolatuko da Gipuzkoako futbola. Aldundiak 1.190.000 euroko ekarpena egin du 2016/17 denboraldiko jardueren parte bat finantzatzeko, eta datozen bi ekitaldietako bakoitzean 1.180.000 euro emango dituela agindu du. 2019ko abenduaren 31ra arte indarrean egonen den akordio honek sendotasuna eta egonkortasuna ematen dizkio Gipuzkoako oinarri futbolari.

RkJQdWJsaXNoZXIy MTEwNTc5