JARDUEREN MEMORIA 16-17 MEMORIA DE ACTIVIDADES

2016/17 denboraldian bost ikastaro egin ditugu Donostian eta Irunen, eta hamabi ikastetxetatik etorritako laurogei monitorek parte hartu dute haietan -63 gizonezkok eta 17 emakumezkok-. Parte- hartzea aurreko urteetan baino txikiagoa izan da; izan ere, 2012/13 denboraldian lanean hasi ginenetik, Gipuzkoako ia lurralde osoan eman ditugu ikastaroak, eta monitore gehienak trebatuta daude jada. RS Fundazioak hitzaldiak ere antolatzen ditu eskola eremuan, ikasleei zuzenduta. Horren adibide dugu Ander Bardají jokalariak Zubietako Eskolako ikasleei eskainitako hitzaldia. Andoaingo Leitzaran institutuan eta Aita Larramendi ikastolan, Donostiako AEG ikastetxean eta Zuhaizti ikastolan eta Irungo San Vicente ikastolan ere antolatu dira hitzaldiak eta bisitak. ESKOLA KIROLA DEPORTE ESCOLAR 03.1 IKASTETXEETAN / EN EL ÁMBITO ESCOLAR ESKOLA KIROLAREN PROGRAMARI BURUZKO GOGOETAK Gipuzkoako Aldundiak eskola kirolaren programa abian jarri zuenetik hogeita bost urte igarotakoan, Kirolaren Foru Sailak hausnarketa prozesu bat abiatu nahi izan zuen, programa errealitate berrira egokitzeko. Real Sociedad Fundazioa partaide izan da azkeneko 25 urteetan eskola kirolaren inguruan garatu den ereduari buruzko gogoeta egiteko sorturiko lantaldean. Eta gogoeta horren bidez azpimarratu da programaren helburu nagusiak gaur-gaurko eta baliagarri izaten jarraitzen duela: eskola adinean dauden gipuzkoar guztiei jarduera fisikoa eta kirola egiteko aukera ematea, neska-mutikoei egokitutako esperientzia aberasgarriak eskainiz, modu osasungarrian, hezigarrian eta bizi diren komunitatearen garapenera bideratuta bizitzeko. Gogoeta prozesu interesgarri honek bere fruituak ematen dituen bitartean, RS Fundazioak aurrera jarraitzen du eskola kirola hobetzeko lanarekin, Gipuzkoako ikastetxeetako monitoreak trebatuz. Gure ikastaroak kirol kolektiboetako taldeak entrenatzen dituzten monitoreei zuzenduta daude (ez soilik futbolekoei), benjamin eta kimu kategorietan (hau da, Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik seigarrenera bitarte). En la última temporada formamos a 80 nuevos monitores y monitoras de deportes escolar Esaldi edo datu azpimarragarria: Azkeneko denboraldian eskola kiroleko 80 monitore trebatu ditugu 03 HEZKUNTZA / EDUCACIÓN 56

RkJQdWJsaXNoZXIy MTEwNTc5