JARDUEREN MEMORIA 16-17 MEMORIA DE ACTIVIDADES
Ikastetxe batzuk, RS Fundazioaren kolaboratzaile den Aquariumera joaten dira arratsaldean, dibertsioa, heziketa eta espiritu txuri-urdina uztartzen dituen jardunaldi berezia osatzeko. 2016/17 denboraldian, “Amets Bat” programak bere errekorra hautsi du. Ia 2.000 realzale txikik bete dute beren ametsa; 1.978 neska-mutikok, hain zuzen. 45 ikastetxe hauetako ikasleak izan dira: Santo Tomas, Urumea, Elgoibar, Intxaurrondo, Inmaculada, San Miguel, Belaskoenea, Dunboa, San Andrés, San Juan, Zurriola, Orixe, Samaniego, Ondarreta, Ikasbide, Elatzeta, Orereta, Ugaro Herri, Salbatore Mitxelena, Antoniano, La Anunciata, Lardizabal, Jose Miel Barandiaran, San José- Hijas de la Cruz, Ibai, San Martín, Larramendi, Salesianos, Mundaiz, San Luis La Salle, Karmelo, Axular, Mary Ward, Irungo La Salle, Herrera, Ekintza, Gainzuri, Zubimusu, Iraurgi, Alkartasuna, Herri Ametsa, Hirukide-Herrikide, San Patricio, Maria eta Jose. AMETS BAT 02.3 KIROL-JOLAS JARDUERAK / ACTIVIDADES LÚDICO-DEPORTIVAS IKASI BIZI AMETS BAT Hamar urteko realzale sutsuak. Goiza batzuetan, lehen taldearen entrenamenduak ohi baino zaratatsuagoak izaten dira Zubietan, euren jokalariak gertutik ezagutzeko ametsa bizitzen ari diren ehunka neska-mutikoren garrari esker. Horregatik da programa honen izena “Amets bat”. Hamabost egunean behin, Gipuzkoako ikastetxeetan Lehen Hezkuntzako bosgarren maila egiten ari diren hamar urteko neska-mutikoak etortzen dira Zubietako instalazioetara. Realaren historiari eta balioei buruzko bideo bat ikusi eta baloiarekin jolastu ondoren, lehen taldearen entrenamendua ikusten dute, hamaiketakoa egiten duten bitartean. Jarraian, Errealeko lehen taldeetako emakumezko eta gizonezko jokalari banarekin elkartzen dira, haiekin hitz egin eta galderak egin ahal izateko. Are handiagoa den amets bat betetzeko unea da hori, zorteak erabakitzen baitu zein izango diren hurrengo partidan jokalariei Anoetako zelaira ateratzen lagunduko dieten hamaika ikasleak. 1.978 neska-mutikok animatu dituzte Zubietako entrenamenduak 02 GIZARTE FUNTZIOA / FUNCIÓN SOCIAL 48
RkJQdWJsaXNoZXIy MTEwNTc5