JARDUEREN MEMORIA 16-17 MEMORIA DE ACTIVIDADES

RS Fundazioak “Jokoz kanpo” antzerki ikuskizunaren emankizunak sustatzen ditu Gipuzkoako hainbat herritan. Anartz Zuazua zuzendari eta egile duen ikuskizun honek futboleko jarrera kaltegarriak salatzen ditu, komedia kutsuarekin. - Nola eta zergatik sortu zenuen obra hau? - Ni beti izan naiz realzale sutsua, eta futbolari izan nahi nuen. Ikastolan nenbilela, egun batean kapitain aukeratu ninduten, besokoa eman zidaten, eta aulkian utzi ninduten; horrek markatu egin ninduen. Ez nuen minutu bakar bat ere jokatu. Haurtzaroko oroitzapen horiek eta ulergarriak ez diren jarreren, biolentzia erabiltzen duten gurasoen edo arbitro erasotuen albisteak hartuta, zerbait kontatzeko beharra sentitu nuen. Bi aktore oso futbolzale, Joseba Apaolaza eta Asier Hormaza, eta futbolzalea ez den beste bat, Asier Sota, bildu nituen, eta inprobisazioetatik abiatuta, obra sortu genuen. Uste nuen izen handiko aktoreak eta gai hori hartuta sekulako arrakasta izango nuela, baina ez. - Fundazioaren babesa garrantzitsua izan al da? - Funtsezkoa izan da. Horren aitabitxi garrantzitsua izateak publizitatea eman dio eta luzatu egin du ikuskizunaren bizitza. Realaren laguntzarik gabe, ez ginen herri askotara iritsi izango. Real Sociedad Fundazioak zenbait balio ikusi ditu gure komedian, berak sustatzen dituen balioetatik gertu daudenak, eta kluben urteurrenak aprobetxatuz, aurrean ispilu bat jarri eta Gipuzkoan nahi ez dituen jokabideak identifikatzeko erabili du obra. - Kulturaren eta futbolaren mundua aldenduta egon izan dira. - Horregatik, klubetako fundazioen lana garrantzitsua da, kirola eta kultura lotzen baitituzte. Aurreiritzi asko daude bi aldeetan; futbolaren mundutik kulturaren eta artearen mundura, eta kulturaren mundutik kirolaren mundura. Antzerki programatzaileek atzera jotzen zuten “Jokoz kanpo” antzezlanaren aurrean, gaiarengatik. Eta bi munduak ez daude horren urruti. Antzerkia ikuskizun kolektiboa da, futbola bezalaxe. Eta partidak ez dira 90 minutukoak, aste guztian hitz egiten baitugu haiei buruz; bada, antzerkiak ere ematen du zer pentsatu, komentatu, eztabaidatu. Anartz Zuazua “AURREIRITZI ASKO DAUDE FUTBOLAREN ETA KULTURAREN ARTEAN” “HAY MUCHO PREJUICIO ENTRE EL FÚTBOL Y LA CULTURA” 02 GIZARTE FUNTZIOA / FUNCIÓN SOCIAL 02.2 KULTURA JARDUERAK / ACTIVIDADES CULTURALES 46

RkJQdWJsaXNoZXIy MTEwNTc5