JARDUEREN MEMORIA 16-17 MEMORIA DE ACTIVIDADES

Esku artean daukazun hau Real Sociedad Fundazioaren 2016/2017 denboraldiko jarduera memoria da. Denboraldi honetan gure fundazioak hazten jarraitu du, garatzen ari garen programak eta jarduerak finkatzeari eta beste batzuk abiatzeari esker. Bai eta gure balio eta sortze helburu berak dituzten elkarte, GKE, instituzio, unibertsitate eta enpresen inplikazioari eta lankidetzari esker ere. Haiei guztiei nire eskerrik beroena, Real Sociedad Fundazioko lehendakari naizen aldetik. Gure fundazioak sei urteko ibilbidea egin du jada, Real Sociedad de Fútbol SAD-k 2011ko uztailean eratu baitzuen legez Real Sociedad Fundazioa. Sei urteotan, hasierako proiektu hura errealitate bihurtzen joan da, eta, gaur egun, Realaren pilarerik garrantzitsuenetako bat dela esan dezakegu, zalantzarik gabe. Izan ere, fundazioari dagokio Realak Gipuzkoan proiektatuko duen erreferentzia sozialari forma emateko ardura. Reala futbola da, bai, baina baita hezkuntza, elkartasuna eta konpromisoa ere, lurralde batekin, izaera batekin, gu guztion ezaugarri den jokabide batekin. Gipuzkoak hori eskatzen digu, eta gure egiten dugu erantzukizun hori. Gipuzkoak bere egiten dituen balioen ordezkari izateko erantzukizuna. Hortxe bertan dauka fundazioak bere zentzua, bere erantzukizuna. Eta zeregin hori betetzeko, fundazioak bere hezkuntza, kultura eta gizarte programak garatzen ditu, Gipuzkoako hezkuntza sarean parte hartzen du, eta balioetan oinarritutako kirola sustatzen du, bai eskoletan, bai futboleko hastapenetan, bai futboleko espezializazio ibilbideetan gizarte erantzukizuneko programak garatuta; Gipuzkoa justuago egingo duten aldaketa sozialak bultzatzen dituzten programei babesa ematen die; kulturaren eta futbolaren arteko hesiak apurtzen ditu, elkarrengandik oso urrun dauden munduak LEHENDAKARIAREN GUTUNA CARTA DEL PRESIDENTE diruditen arren; kirolari eta teknikarien formazio, teknifikazio eta heziketarako ezaguerak sortzen eta ikerketak garatzen ditu, beste erakunde, unibertsitate zentro eta talde, enpresa espezializatu, ikastetxe eta entitateekin elkarlanean; errespetua eta “fair play” delakoa oinarri dituen prestakuntza bultzatzen du zaleentzat, kirolean indarkeria, arrazakeria, xenofobia eta intolerantzia errotik desager daitezen... Jarduera memoria hau gure jardueraren argazki laburbildu bat da. Bertan ikus dezakezu zer ibilbide ari garen egiten. Eta bide hori indartu eta sakondu egingo dugu, jarduera fisikoak eta kirolak dituen onurak gizarteratzeko eta, aldi berean, edozein adinetan kirola egiteko erraztasunak emango ditugu, bereziki gazteenei, kirolak berezko dituen balioak sustatzeko kirolariaren prestakuntza integrala bultzatuko duen heziketaren ikuspuntutik, Gipuzkoan gizarte bazterketa jasateko arriskuan dauden taldeen integrazioa errazteko, kirolean euskararen erabilera integratzeko gure nortasun kulturalaren ikur gisa, kirolaren arloan berdintasun estrategiak bultzatzeko, eta ingurumen iraunkortasuna sustatzeko. Gure zereginak ilusioa eragiten digu eta indarra eta energia ematen dizkigu. Energia, Gipuzkoaren ordezkari garela sentitzen dugulako, eta badakigulako Gipuzkoarekin eta gipuzkoarrekin batera zeregin hori beteko dugula. GIPUZKOAREN BALIOEN ORDEZKARIAK REPRESENTAR LOS VALORES DE GIPUZKOA 4

RkJQdWJsaXNoZXIy MTEwNTc5