JARDUEREN MEMORIA 16-17 MEMORIA DE ACTIVIDADES

02.1 GIZARTE ERANTZUKIZUNA / ACTIVIDADES SOCIALES INKLUSIOA INCLUSIÓN “EZ GARA HORREN DESBERDINAK” “ NO SOMOS TAN DIFERENTES” Mitxel Lakunza - Nola hasi zen Atzegiren eta RS Fundazioaren arteko ituna? - Duela hiru urte izan zen. Urtero egiten dugun sentsibilizazio kanpainaren baitan, ElkarriON mezua sortu genuen, elkarrekin egoteak guztioi mesede egiten digula adierazteko. Realarekin harremanetan jarri ginen, eta oraindik ere irauten duen ElkarriON torneoa sortu zen. Atzegiko taldeetako neska-mutikoek, Errealeko harrobiko jokalariek eta Realarekin hitzarmena duten klubetako jokalariek elkarrekin jokatzen dute, jardunaldi eder batean. Gure ustez, ezagutzera emate eta normaltasunez parte hartzea ona da, eta Realaren kolaborazioak bozgorailu lana egiten du, ilusioa eragiteaz gain. Fundazioak asko eman digu, eta ziur gaude guk ere eman diogula. - Realari buruz zenuen pertzepzioa aldatu al da? - Ni beti izan naiz Errealekoa, eta orain askoz gehiago naiz. Lehen arro nengoen Errealeko jende gehiena bertakoa zelako, gertukoa. Baina fundazioarekin izandako harremanaren ondoren eta Realak dituen balioak sentitu ondoren, are harroago nago. Izan ere, ezgaitasunak dituzten pertsonak integratzearen aldeko apustua egiten dute maila guztietan, jokalarien prestakuntzan, eta eurak baino askoz zailtasun handiagoak dituzten pertsonak badaudela jakinarazten diete. - Batera abiatu duzuen azken proiektuan, ezgaitasun intelektuala duten jokalarien taldea sortu duzue Genuine Ligarako. - Gure jokalariei, Errealeko harrobitik lehen taldera iristen diren jokalariei adinako ilusioa egiten die Reala ordezkatzeak. Ez gara horren desberdinak. Atzegi zuzentzen du, Adimen Ezgaitasuna duten Pertsonen aldeko Gipuzkoako Elkartea. Mitxel Lakuntzak RS Fundazioarekin batera kirolean ere inklusioa bultzatzeko egindako lanari buruz hitz egin digu. - Atzegin urte asko daramatzazue kirol egokituaren alde lan egiten? - Gure helburua inklusioa da, bizitzaren arlo guztietan. Hezkuntza eta lan arloa bezalaxe, aisialdia eta kirola ere lantzen ditugu. Ezgaitasunik gabeko pertsona bat igerilekura joaten denean, igeri egitera joan dela esan ohi dugu, baina ezgaitasuna duen pertsona bat joaten denean, hidroterapia egiten ari dela esaten dugu, biek gauza bera egin arren. Behar dutenei, laguntza ematen diegu, baina gainerakoek ez dute ezer berezirik behar; komunitate ekipamenduaz gozatu baino ez. Hemen guztiok kabitzen gara. “Beti izan naiz Errealekoa baina, taldearen balioak sentitu ondoren, are harroago nago” 02 GIZARTE FUNTZIOA / FUNCIÓN SOCIAL 30

RkJQdWJsaXNoZXIy MTEwNTc5