JARDUEREN MEMORIA 16-17 MEMORIA DE ACTIVIDADES
GURE HIZKUNTZAREN ERABILERA SUSTATZEN Real Sociedad Fundazioaren oinarrizko lan ildoetako bat euskararen normalizazioa eta sustapena da eta, horren lekuko, helburu horiek bultzatzen dituzten arlo guztietan parte hartzen dugu. Adibidez, Donostiako Udaleko Euskararen Kontseilu Sektorialean parte hartzen dugu eta, bertan, “Hizkuntza ofizialak eta bestelakoak erabiltzeko irizpideak” dokumentuaren lanketan parte hartu dugu. Dokumentu horretan, euskararen, gaztelaniaren, frantsesaren eta ingelesaren arteko elkarbizitza “ahal bezain orekatua eta ordenatua” izan dadin bermatzeko orientabideak ezartzen dira. Soziolinguistika Klusterrarekin ere kolaboratu dugu, “Dereduko kirola” proiektuan. Proiektu horren bidez, haur eta gazteek kirolean euskara zer neurritan erabiltzen duten ikertu eta erabilera hori bultzatu nahi da. Klusterreko zenbait kide Zubietan izan ziren, Realak jardunbide egokien aintzatespena jaso baitu kirolean euskararen erabilera sustatzeko irizpideak ezartzeko eragatik. Gure errealitatea ikertzeaz gain, Soziolinguistika Klusterrak, UPV-EHUrekin batera, euskararen erabilera are gehiago bultzatzeko gomendioak eta entrenatzaileentzako prestakuntza eskaini zituen, kolaborazioari amaiera emateko. Errealeko oinarri futboleko lehen entrenatzaile guztiak euskaldunak dira eta haien lana funtsezkoa da, euskararen erabilera naturala bultzatzeko. RS Fundazioak euskararen aldeko beste ekitaldi batzuetan ere parte hartu du, jai giroan. Adibidez, lagunarteko partida jokatu genuen S.D. Eibarrekin, Gipuzkoako ikastolen Kilometroak festari laguntzeko. Fundazioa Bergaran izan zen 2016ko urrian, Kilometroak festan, eta gune bat izan genuen bertako ibilbidean. AEKren Korrikan kilometro bat egin genuen Donostiako erdigunean. Emakumezkoen taldeko Aintzane Encinas eta Maite Azkoaga kapitainek eraman zuten testigua. Era berean, Eusko Jaurlaritzak euskara sustatzeko egindako kanpainan parte hartu genuen. Lehen taldeko jokalariek txantxangorriaren ikurra zeramaten elastikoak jantzi zituzten Alavés eta Athletic de Bilbao taldeen aurkako partidetan. EUSKARA 02.1 GIZARTE ERANTZUKIZUNA / ACTIVIDADES SOCIALES Soziolinguistika Klusterrak ikerketa bat egin du, Zubietan euskara zer neurritan erabiltzen den jakiteko 02 GIZARTE FUNTZIOA / FUNCIÓN SOCIAL 28
RkJQdWJsaXNoZXIy MTEwNTc5