JARDUEREN MEMORIA 16-17 MEMORIA DE ACTIVIDADES

20 16-17 MEMORIA - Heziketa erakundea zaretela diozue. - Bai, eta hezkuntza integrala sustatzen dugu. Gipuzkoako heziketaren sisteman murgildu nahi dugu, kirolaren eremutik balioa emanez. Gure etxe barrenera begiratuz, beti esaten dugu: Zubietak ezin du izan frustrazio fabrika bat. Gaztetxoak ilusioz beteta etortzen dira, baina gehienak ez dira lehen taldera iritsiko. Hori kudeatu beharra daukagu. Gure ardura da haur bakoitza futbolean ondo aritzea, baina gure erantzukizuna haratago doa. Prozesuaz gozatzea nahi dugu, Realean egindakoa baliagarri izan dakiela bizitzan. - Real Sociedad Fundazioak sei urte daramatza lanean. Asko aldatu al da lehen urratsak eman zituenetik? - Fundazioa oinarrizko futbolaren kudeaketari lotuta eta Gipuzkoako klubekiko erlaziotik sortu zen. Horrek garrantzi handia izaten jarraitzen du; Realarekin hitzarmena duten klubekiko lotura “Realaren ereduaren” parte da, eta guztiz funtsezkoa gainera. Realak Gipuzkoako futbolaren zerbitzura jarri behar ditu bere ezaguerak eta, ahal duen neurrian, baita kiroletik haratago ere. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako Futbol Federazioaren laguntza eskertu behar ditugu. Baina denbora igaro ahala, esparru soziala leku gehiago hartzen joan da fundazioaren lanean. Pozik gaude sei urteotan bi esparru horietan, kirolean zein arlo sozialean, egin dugun bideagatik. Sei urte ondoren, “lehen hezkuntzan” gaudela esan genezake. Egiteko asko daukagu oraindik. Lan polita eta garrantzitsua. - Fundazioak emango al dizkigu ezusteko gehiago etorkizunean? - Hesiak haustea eta aurreiritziak ezabatzea osasungarria da. Gure bokazioa ez da ezustekoak ematea, baina baldin badatoz, ongietorriak dira. Fundazioak ezarrita dauzka bere jardueraren ildo orokorrak, eta orain sakondu egin nahi dugu haietan, indartu egin nahi ditugu, gero eta aliatu gehiagoren babesarekin eta aliatu horiei gure babesa emanez. “Gipuzkoa hobetzen lagundu nahi dugu, Realaren kirol, gizarte eta hezkuntza ereduaren bidez” “Guzti hau ezin dugu bakarrik egin. Beste erakundeekin elkarlana derrigorrezkoa da” 19

RkJQdWJsaXNoZXIy MTEwNTc5