JARDUEREN MEMORIA 16-17 MEMORIA DE ACTIVIDADES
- Eta fundazioak zer zeregin du planteamendu horren baitan? - Gure misioa onenak izatea da, zelaian nahiz handik kanpo. Eta zelaitik kanpo onenak izateko lanaren buru fundazioak izan behar du, Realaren baitan. Gipuzkoa elkartasuna delako, hezkuntza, berdintasuna, iraunkortasuna… Horri guztiari egin behar dio aurre Real Sociedad Fundazioak, Gipuzkoa egituratzen duten balio horiek bultzatuko dituzten ekintzen eta programen bidez. - Arraroa da RS Fundazioaren proiektua bakarka egitea, beste erakunde batzuekin elkartu gabe. - Dena ezin dugu bakarrik egin, ezinezkoa da. Unibertsitateak, GKEak, elkarteak, enpresak, erakundeak behar ditugu... Horien guztien programei babesa emanez eta gure programak garatuz. Adibidez, kulturaren eta futbolaren arteko elkargune izan nahi duen Korner jaialdia sortzeko, Donostia Kulturarekin egin dugu bat, noski. Eta ezgaitasunak dituzten pertsonak gizarteratzeko ekintzak sustatu nahi ditugunean, Atzegira edo Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federaziora jotzen dugu, estrategia bateratuak ezartzeko. Edo gizarte-bazterkeriaren arriskuan dauden gazteekin lana egin nahi badugu SOS Arrazakeriarekin egiten dugu elkarlana. - Baten batek esan lezake Reala ez dagozkion eremuetan sartzen ari dela. Hala al da? - Reala ez da futbola bakarrik, ezin du hala izan. Reala Gipuzkoako erreferentziazko erakundeetako bat izanik, zergatik ezin du ezaugarri hori aprobetxatu gizarte erantzukizuna gauzatzeko? Gipuzkoa lurralde justuagoa, berdintasunezkoa, solidarioagoa eta hobea izaten lagundu, azken batean? Gipuzkoa hobetzen lagundu nahi dugu, Realaren kirol, gizarte eta hezkuntza ereduaren bidez. Garena eta ordezkatzen duguna argi daukagu eta horregatik egiten dugu egiten duguna, eta horren islada bat memoria honetan ikus daiteke. Andoni Iraola Real Sociedad Fundazioaren zuzendaria da hastapenetatik, eta argi dauka fundazioak oinarrizko zeregina duela Realaren proiektu berrian, “futbol zelaian eta handik kanpo onenak izan gaitezen”. Gipuzkoako gizartearengana iristea, eta ez kirol arloan bakarrik, da, bere iritziz, “etorkizunean lan handia bezain erakargarria” duen fundazioaren zeregin nagusienetakoa. - Realaren eredu berriak pertsonak ditu oinarri, eta fundazioa eredu horren parte da. - Realak harreman modu berri bat ezartzeko beharra dauka. Errealak ingurunearekin duen hizketa modua arina da, baina indartu beharra dago. Kudeaketa eredu berri bat garatzen ari gara, erdigunean pertsonak jarrita. Eta pertsonek hauteman behar dute Realak kontuan hartzen dituela eta haietaz arduratzen dela, haien errealitate eta interes bereizgarriak kontuan hartuta. Motibazio sozialaren segmentazioaren oinarritu behar dugu. Donostian bizi den hirurogei urteko bazkide bat edo Goierrin bizi den hogei urteko gazte bat errealitate desberdinetan bizi dira eta , noski, beraiek Realarekiko duten sentimendua antzekoa izanda, interesak ez dira guztiz berdinak izango eta horri aurre egin behar diogu. Azken batean, Realak Gipuzkoarekin eta zaleek Realarekin duten lotura landu nahi dugu. Lotura hori ezin dugu utzi lehen taldearen emaitzen mende soilik, haratago joan behar du baizik; Realak pertsonak aintzat hartu behar ditu, beren izaeragatik eta jokabideagatik. Balio batzuekin, komunitate batekin lotutako Reala. Ukiezin hori eraikitzea, horixe da gure erronka. 01 ZER GARA / QUÉ SOMOS “REALA FUTBOLA BAINO GEHIAGO DA” “LA REAL SOCIEDAD NO ES SÓLO FÚTBOL” ELKARRIZKETA / ENTREVISTA Andoni Iraola 18
RkJQdWJsaXNoZXIy MTEwNTc5